63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEOTZ

Alkatetzaren eskuordetzea

Leozko Udaleko alkateak, Endika Zabalza Murillo jaunak, 2009ko apirilaren 8an, ondotik azaltzen den ebazpena eman zuen:

Francisco Javier Arizcuren Zaratiegui alkateordearen esku uztea nire eskumenak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, El Chaparral eta El Boyeral izeneko alderdietan diren 53 eta 64. alderdietako baso lanak kontratatzeko. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226. artikuluan (hasieran 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua eta, gero, otsailaren 14ko 1/2007 Foru Legearen bidez) eta aipatu 7/1985 Legearen 2.1.1.ñ) artikuluan ezarritakoaren indarrez.

Aipatu eskuordetzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren (Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onesten du) 44. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan ezarritakoa betez.

Iratxetan (Leotz), 2009ko apirilaren 17an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0914877