63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AIEGI

Alkatetzaren ebazpena. Alkatea ordeztea

Aiegiko Udaleko alkate udalburu José Artiz Segurak, 2009ko apirilaren 27an, eman zuen ondotik hitzez hitz osorik agertzen den ebazpena:

"Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan ezarriari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1.-Aiegiko Udaleko lehen alkateorde Jesús Artiz Segurari manatzea udalerri honetako alkate udalburua eginkizun guztietan ordezteko, 2009ko apirilaren 29tik hasi eta maiatzaren 4a arte, biak barne, aipatu legerian ezarritakoarekin bat, bidaian egonen baita herritik kanpora eta horrek alkateari bere eginkizunetan aritzea eragozten.

2.-Alkatearen eskurantzak haren eskuetan uzte horrek aipatu egunetan izanen du eragina eta haren berri emanen zaio Udalari egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran. Horrez gain, izendatu den pertsonari berari jakinaraziko zaio.

3.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

1.-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.-Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

3.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

Aiegin, 2009ko apirilaren 27an.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0914940