63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXAURI

2009ko karga-tasak. Onespena

Udal honek, 2008ko abenduaren 24an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalbatzak, osoko bilkuran, hau erabaki du aho batez:

1. 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko karga-tasa %0,37 izanen da.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.-%1,40ko karga-tasa aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotari.

4.-%5eko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergari.

5.-%12ko karga-tasa ezartzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergari.

6.-Ludotekaren eta jolas tailerren zerbitzurako, arau eta prezio publiko hauek onestea, 2009ko ekitaldirako:

6.1. Kuotak:

  • Ludoteka A (lehen seme edo alaba): Hiruhilekoa: 15,90 euro.
  • Ludoteka B (bigarren seme edo alaba): Hiruhilekoa: 7,95 euro.
  • Ludoteka C (hirugarren seme edo alaba): Hiruhilekoa: 0,00 euro.
  • Ludoteka + Tailerrak A (lehen seme edo alaba): Hiruhilekoa: 31,80 euro.
  • Ludoteka + Tailerrak B (bigarren seme edo alaba): Hiruhilekoa: 15,90 euro.
  • Ludoteka + Tailerrak C (hirugarren seme edo alaba): Hiruhilekoa: 0,00 euro.
  • Jolasen tailerrak: Hiruhilekoa: 16,96 euro.
  • Ludoteka A (kanpotarra): Hiruhilekoa: 31,80 euro.
  • Ludoteka B (kanpotarra): Hiruhilekoa: 15,90 euro.
  • Ludoteka C (kanpotarra): Hiruhilekoa: 0,00 euro.
  • Ludoteka + Tailerrak A (kanpotarra): Hiruhilekoa: 63,60 euro.
  • Ludoteka + Tailerrak B (kanpotarra): Hiruhilekoa: 31,80 euro.
  • Ludoteka + Tailerrak C (kanpotarra): Hiruhilekoa: 0,00 euro.
  • Jolasen tailerrak (kanpotarra): Hiruhilekoa: 33,92 euro.
  • Matrikula: 15,90 euro.

6.2. Jolasen tailerrak: larunbatetan, ikasturtean nahiz oporretan (udan, eguberriz, inauteriz eta pazkoz) 2 egun goizean.

6.3. Ludoteka: astelehenez, asteartez eta ortzegunez, ikasturteko arratsaldeetan, adinen arabera.

6.4. Matrikula: behin baizik ez, jarduera hastean.

6.5. Altak eta bajak: behin betiko bajak baizik ez dira onartuko, ez aldi baterakoan. Hiruhileko osoa kobratuko da beti.

6.6. Onarpenerako irizpideak:

-D ereduko haurrak: Haur Hezkuntzako lehen mailako urtarrilean has daitezke.

-A ereduko haurrak: Haur Hezkuntzako bigarren mailako irailean has daitezke.

-Kasu bereziak banan-banan aztertuko dira.

6.7. Ordainketa: kuoten zenbatekoa hiruhileko bakoitzean kargatuko da, erabiltzaileak nahitaez aditzera emanen duen kontuan, eta hiru hilabetero aplikatuko dira.

7.-Telebanaketa sareari lotzeko tasak onestea, 2009ko ekitaldirako:

Etxebizitzen jabeak: 165,68 euro.

Antena kolektiboa duten etxebizitzetako jabeak: 66,27 euro etxebizitza bakoitzeko.

Telebanaketa zerbitzua erabiltzeagatik: 19,89 euroko kuota urtean, sareari lotutako telebista duen etxebizitza bakoitzeko.

8.-Kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeagatik 2009an indarra izanen duten prezio publikoak onestea; hona hemen:

-Denbora mugarik gabeko abonatuen 2009ko kuotak:

KUOTA

KUOTA ERDIA

60tik 64 urtera bitarte:

55,00 euro

27,50 euro

18tik 59 urtera bitarte:

110,00 euro

55,00 euro

14tik 17 urtera bitarte:

78,00 euro

39,00 euro

4tik 13 urtera bitarte:

55,00 euro

27,50 euro

4 urtetik beheitiko eta 65etik goitiko abonatuek ez dute kuotarik ordaintzen, betiere urte horiek bete aitzin abonatuak izan badira.

Kuota bi ordainagirietan ordainduko da: lehenbizikoa, otsailaren 5ean, eta bigarrena, maiatzaren 5ean.

Kuota erdian kobratuko da 2009an, kiroldegian (bainatzeko eremuan eta sartzeko eremuan) hemendik labur eginen diren hobetze lanak finantzatzen laguntzeko; haren kobrantza uztailaren 5ean pasatuko da.

-2009ko abonatu berriak:

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

60 urtetik goiti:

250,00 euro

350,00 euro

18tik 59 urtera bitarte:

400,00 euro

500,00 euro

14tik 17 urtera bitarte:

300,00 euro

400,00 euro

9tik 13 urtera bitarte:

150,00 euro

250,00 euro

2009ko urtarrilaren 1etik aitzina ez da kontuan hartuko abonatu berrien familiartasuna.

Familia bereko hiru abonatu berri badira, %20ko beherapena eginen zaie; lau badira, %30ekoa; bortz badira, %40koa, eta sei edo gehiago badira, %50ko beherapena guztira.

Denbora mugarik gabeko abonatu erroldatua bihurtzeko, sei hilabeteko antzinatasuna beharko da, eta hura erroldatze agiriarekin frogatuko da.

-Igerilekuko abonoen prezioa, 2009an:

  • 15 egun jarraiko abonamendua (norberarena eta besterenezina).
  • 15 urtetik goiti: 67,00 euro.
  • 4tik 14 urtera bitarte: 47,00 euro.
  • Denboraldiko abonamendua (norberarena eta besterenezina)
  • 15 urtetik goiti: 145,00 euro.
  • 4tik 14 urtera bitarte: 95,00 euro.

-Igerilekuko sarreraren prezioa, 2009an:

  • Lanegun ez direnetan:
  • 15etik 64 urtera bitarte: 5,00 euro.
  • 4tik 14 urtera bitarte eta 65 urtetik goiti: 3,00 euro.
  • 4 urtetik beheiti: 0,00 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan:
  • 15etik 64 urtera bitarte: 6,50 euro.
  • 4tik 14 urtera bitarte eta 65 urtetik goiti: 4,50 euro.
  • 4 urtetik beheiti: 0,00 euro.

-Taldeendako sarreren prezioa:

15 lagunetik goitikoak dira taldeak. %20ko beherapena eginen zaie horiei, sarrera bakoitzaren prezioaren gainean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Etxaurin, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0914862