63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

2009ko aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2009ko urtarrilaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Iragarkia 2009ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Tarifa berriek 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2009ko apirilaren 27an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

ERANSKINA

Tarifak

6. Pasabideak: 24,95 euro/metro lineala

7. Merkatu txikia: 1,49 euro/metro lineala

8. Mahai eta aulkiak:

a) Deklaratuak: 30,90 euro

b) Deklaratu gabeak: 123,60 euro

9. Garabi eta salgaiak:

a) Zirkulazioa eragozten badute: 5,76 euro/eguna.

b) Zirkulazioa eragozten ez badute: 2,87 euro/eguna.

10. Hilerria:

a) Ehorzketa: 47,71 euro

b) Gorpuzkinak ateratzea: 62,94 euro

c) Nitxoak: 492,87 euro

d) Lurra (hilerri zaharra): 72,06 euro

e) Panteoietako lurzatiak (hilerri berria): 152,49 euro/m2

f) Hilobietako lurzatiak (hilerri berria): 114,67 euro/m2

11. Belarra:

-Lehorreko alorrak: 0,571 euro/erregua

-Ureztalurrak: 2,276 euro/erregua

12. Legarra: 0,69 euro

13. Bideak konpontzea: 2,06 euro/erregua

14. Zakurrak: 12,36 euro

15. Karrikak konpontzea:

-Filemón Losantos karrikako zoladura: 0,084142 euro/m

-Gainerako karriken zoladura: %0,124 katastroko balioaren gainean

16. Ura:

-Horniduraren hargunea: 77,91 euro, gehi BEZa.

-Ur kontsumoa: 0,581 euro/m³, gehi BEZa.

-Estoldak: 0,089 euro/m³, gehi BEZa.

-Kuota finkoa: 6,88 euro, gehi BEZa.

-NILSAren kanona:

-Etxeko zaborrak eta bertzelakoak botatzea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua

17. Pasabidearen plaka: kostua

18. Uraren kontagailua: kostua

19. Musika Eskolako kuotak:

Matrikula: 21,50 euro

Hastapena: 56,00 euro/hila

1. maila musika-tresna batekin: 59,00 euro/hila

1. maila bi musika-tresnarekin: 86,00 euro/hila

2. maila musika-tresna batekin: 59,00 euro/hila

2. maila bi musika-tresnarekin: 86,00 euro/hila

3. maila musika-tresna batekin: 59,00 euro/hila

3. maila bi musika-tresnarekin: 86,00 euro/hila

4. maila musika-tresna batekin: 59,00 euro/hila

4. maila bi musika-tresnarekin: 86,00 euro/hila

5. maila musika-tresna batekin: 63,50 euro/hila

5. maila bi musika-tresnarekin: 90,50 euro/hila

Musika-tresnaren gaineko prestakuntza, 40 minutu: 48,50 euro/hila

Musika-tresnaren gaineko prestakuntza partekatua: 28,50 euro

Musika Hezkuntza: 18,50 euro/hila

20. Kiroleko eta kulturako ikastaroen kuotak: %3,00 igotzea erabaki da, baina, ahal dela, ikastaroaren kostua kobratuko da, diru-laguntzaren eta parte-hartzaileen kopuruaren mende baitago.

21. Pabilioiko eta igerilekuetako abonamendua: %3,00, nonbait hor, egin du goiti.

-Abonamenduak: pabilioia, gimnasioa, sauna eta igerilekua.

  • 18 urtetik goitikoak (1990ean sortuak barne), 101,00 euro.
  • Gazte txartela, 16-17 urte (1991-92an sortuak), 74,00 euro.
  • 15 urtetik beheitikoak (91tik aitzina sortuak barne), 52,50 euro.
  • Senar-emazteak, 135,00 euro.
  • Senar-emazteak + seme-alaba 1 (15 urte arte), 142,00 euro.
  • Senar-emazteak + 2 seme-alaba (15 urte arte), 152,00 euro.
  • Senar-emazteak + 3 seme-alaba (15 urte arte), 162,00 euro.
  • Senar-emazteak + 4 seme-alaba (15 urte arte), 172,00 euro.
  • Erretiroduna edo pentsioduna, bakoitza, 36,00 euro.
  • Senar-emazte erretirodun edo pentsiodunak, 72,00 euro.
  • Ezkongabea, alarguna, bereizia + seme-alaba 1 (15 urte arte), 105,00 euro.
  • Ezkongabea, alarguna, bereizia + 2 seme-alaba (15 urte arte), 123,00 euro.

-Abonamenduak: pabilioia bakarrik

  • Urtebete
  • 16 urtetik goitikoak (1993an sortuak barne), 79,50 euro.
  • 15 urtetik beheitikoak (1994an eta gero sortuak), 34,50 euro.
  • 3 hilabete
  • 16 urtetik goitikoak (1993an sortuak barne), 34,50 euro.
  • 15 urtetik beheitikoak (1994an eta gero sortuak), 23,00 euro.

-Pabilioiko sarrerak:

  • Pistan:
  • 16 urtetik goitikoak: 6,00 euro.
  • 15 urtetik beheitikoak: 4,00 euro.
  • Pistaren alokairua: ordu 1 (gutienez 10 lagun) 39,00 euro
  • Sauna. saio 1, 8,00 euro.
  • Gimnasioa: saio 1, 7,00 euro.

-Igerilekuetako 2009ko denboraldia

  • Erroldatuak. Denboraldikoa. Hilabetekoa.
  • Senar-emazteak 75,00 euro 64,00 euro
  • Heldu bakoitza (15 urtekoak barne) 45,50 euro 38,50 euro
  • Haurrak (6-14 urtekoak barne) 32,00 euro 29,00 euro
  • Haurrak (3-5 urte artekoak) 27,00 euro 21,00 euro
  • 2007an, 2008an eta 2009an sortuak Doan
  • Erretirodun eta pentsiodunak (bakoitza) 40,00 euro
  • Senar-emazte erretirodunak 69,00 euro
  • Erroldatu gabeak. Denboraldikoa. Hilabetekoa.
  • Senar-emazteak 99,00 euro 76,00 euro
  • Heldu bakoitza (15 urtekoak barne) 65,00 euro 46,50 euro
  • Haurrak (6-14 urtekoak barne) 44,50 euro 32,50 euro
  • Haurrak (3-5 urte artekoak) 36,50 euro 29,00 euro
  • Eguneko sarrerak.
  • Helduak (15 urtetik goiti, horiek barne) 4,50 euro
  • Haurrak (14 urte artekoak, horiek barne) 3,50 euro

22. Ziurtagiriak: 1,50 euro

23. Planoen fotokopiak: 1,00 euro

24. Konpultsak

  • fotokopiarik gabe 1,00 euro
  • fotokopiarekin 1,50 euro

25. Ordainagirien kopiak: 2,00 euro

26. Lurzatien gaineko zedulak: 2,50 euro

27. Herrilurrak:

  • Lurzatiak: 30,90 euro/erregua
  • Errentako lurzatiak: 30,90 euro/erregua
  • Herrilur ureztatua: 30,90 euro/erregua
  • Eskualdaketak: 30,90 euro/erregua
  • Hermendia: 31,50 euro/erregua
  • Herrilurra: 31,50 euro/erregua

28. Bandoak: 25,75 euro.

29. Isunak: Trafikoari buruzko Legekoak ezarriko dira.

Iragarkiaren kodea: L0914733