I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
1240/2009 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Autoetarako Renove Plana 2009" izeneko laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatutzat ematen duena.
Enpresako zuzendari nagusiak, martxoaren 9ko 677/2009 Ebazpenaren bidez, "Autoetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi zuen. Deialdi horren oinarritako balio izan zuten gorabeherak aldatu direnez, bidezkoa da haren babesean eskatu beharreko laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatutzat ematea.
Gorabehera berriekin bat, "Nafarroako Autoetarako II. Renove Plana" delakoaren deialdia, Nafarroako Gobernuak antolatua, sarri argitaratuko da, Espainiako Gobernuaren 2000E Planaren ondoriozko laguntzak osatuko dituena. Deialdi berri horrek 2009ko maiatzaren 18tik aurrera egiten diren eragiketak bilduko ditu, berarekin bat datozenak.
Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Enpresako zuzendari nagusiak martxoaren 18ko 677/2009 Ebazpenaren bidez onetsiriko "Autoetarako Renove Plana 2009" deialdiaren babesean aurkeztu beharreko eskaeren epea 2009ko maiatzaren 22an bukatzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2009ko maiatzaren 18an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.
Iragarkiaren kodea: F0916128