I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
25/2009 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboko arduradun izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onesten duena, 5. oinarria aldatzen duena -epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzeko- eta oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 19ko 6/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboko arduradun izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 18ko 17/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Ebazpena 2009ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Peio Joseba Monteano Sorbet jaunak abstenitzeko azaldu duen zergatikoa aintzakotzat hartu da. Beraz, epaimahaiaren osaera aldatu da eta, orobat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik, bi mahaikide izendatu dira. Horiek horrela, bidezkoa da epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzea.
Azkenik, 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, oposizioaldiko lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua adierazi behar dira.
Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboko arduradun izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.
2. Epaimahaiaren behin betiko osaera zein den zehaztea. Hona hemen:
-Epaimahaiko burua: Carlos Idoate Ezquieta jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.
-Ordezkoa: Juan José Martinena Ruiz jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Ataleko burua.
-Mahaikidea: Susana Herreros Lopetegui andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Ataleko burua.
-Ordezkoa: Félix Segura Urra jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko artxiboko goi mailako teknikaria.
-Mahaikidea: María Teresa Sola Landa andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko artxiboko goi mailako teknikaria.
-Ordezkoa: María del Carmen Munárriz Elizondo andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko artxiboko goi mailako teknikaria.
-Mahaikidea: Javier Álvarez García jauna, langileen ordezkari, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik.
-Ordezkoa: José Luis Labat Ayerra jauna, langileen ordezkari, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik.
-Mahaikide idazkaria: Beatriz Esparza Azanza andrea, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Ataleko burua.
-Ordezkoa: Sagrario Melón Vital andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
3. 6. oinarria aldatzea, eta adieraztea oposizioko lehenbiziko ariketa 2009ko maiatzaren 26an izanen dela, asteartearekin, 16:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Blanca de Navarra ikasgelan (Iruñeko Navarrería kaleko 39an). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietakoren baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.
Iruñean, 2009ko maiatzaren 4an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
-Txanda irekia
Onartuak:
AISA LARUMBE, IZASKUN
ALDABA GOÑI, RAQUEL
ALMÁRCEGUI ARTIEDA, PABLO
ANTOÑANA GARRALDA, DAVID
ARANSAY CASAS, LAURA
ARENAS GIMÉNEZ, JOSÉ LUIS
ATOZQUI HUALDE, VANESSA
AZPIAZU RODRÍGUEZ, MARÍA
BAIGES LLORACH, CAROLINA
BAQUÉ GARJÓN, MAITANE
BARBERO RUBIO, LUIS CHRISTIAN
BARRICART LISARRI, SERGIO
BAZTÁN SANTIAGO, LUIS ALBERTO
BEGUIRISTÁIN LANZ, JESÚS
BERMEJO OSÉS, MARÍA CARMEN
BLANCO CANDUELA, ANA MARÍA
CALVO BERDONCES, JOSÉ ÁNGEL
CONDEZO CASTRO, DORIS MARIBEL
CRUZ ÁLAVA, BLANCA
DARAMY ERVITI, MARÍA INÉS
DE PEDRO ESTEBAN, MARÍA GLORIA
DÍAZ ESPUELA, MARÍA ROCÍO
DOMÍNGUEZ MANGAS, MARÍA PILAR
ECHAVARRI ARANA, MARÍA
EGUREN ALMENDÁRIZ, MÓNICA
ELCANO SANZ, EDUARDO
ELSO TORRALBA, SANTIAGO
ESTÉVEZ LARRÁYOZ, JOSÉ LUIS
FERNÁNDEZ CATALÁN, CARLOS
FERNÁNDEZ GARCÍA, MARÍA
FERNÁNDEZ GARCÍA, MARÍA ALBA
FERNÁNDEZ VALENCIA, RAQUEL
FERRER MOLINA, ENRIQUE RAFAEL
FUENTE DE COBO, MARÍA BELÉN
GARCÍA ERVITI, MARÍA BEGOÑA
GÁRRIZ EGUARAS, MARÍA ARANTZAZU
GOÑI MARAÑÓN, MARÍA SOLEDAD
GURREA JIMÉNEZ, FRANCISCO JAVIER
HUARTE URRICELQUI, MARÍA ISABEL
IRIARTE BAÑEZ, JOSÉ IGNACIO
IRIARTE GARAYOA, MARÍA CAMINO
IRIARTE ZALBA, TOMÁS
IRISARRI LAPEÑA, SARAI
IZKUE YABEN, MARÍA TERESA
LÁINEZ AGUIRRE, ESTEFANÍA
LÁINEZ AGUIRRE, MARÍA PILAR
LÁINEZ LÓPEZ, MARTA
LATORRE GUEDÁN, MARÍA LUISA
LEONÉ EGUARAS, EDUARDO
MARTÍN PASCUAL, MAITE
MARTÍN VIZCAÍNO, HELENA MARÍA
MAZO NOS, IRANZU
MERINO VENTOSA, MARINA
MIGUEL LLERA, OLIVA
MONTEANO LAHOZ, IZASKUN
MURILLO IRIARTE, SILVIA
OLABARRIETA FUERTES, ALBERTO
OLARTE RADA, VÍCTOR
OLCOZ SAMITIER, MARÍA ÁNGELES
OTAZU IBÁÑEZ, MÓNICA
PASTOR IZCO, MIKEL
PERALTA SAGUER, MARÍA CARMEN
PÉREZ CONDE, MIREN AGURTZANE
PÉREZ ITURBIDE, SONIA
PÉREZ OCHOA, ÍÑIGO RAMÓN
PÉREZ ROSÓN, RAÚL
PÉREZ RUIZ, MILAGROSA
PLA AMIGOT, EKHIÑE
PORTUONDO SÁNCHEZ, MARÍA ELENA
PRIM MONREAL, DIEGO
RIOJA CIPRIÁIN, IRANZU
RONCERO TORRES, JOSEFA
ROSA HERNÁNDEZ, CARMEN
RUIZ RODRÍGUEZ, MARÍA ROSARIO
SAGREDO GARDE, JOSÉ IGNACIO
SÁNCHEZ ESCRIBANO, ISABEL
SANTAMARÍA RECARTE, FERNANDO JESÚS
SARASA ERICE, MIKEL
SEMPERE ANSOTEGUI, JUAN ANTONIO
SETUÁIN URTASUN, ANA CRISTINA
SORBET SÁNCHEZ, FRANCISCO JAVIER
TIMÓN GARCÍA, SONIA
UGALDE SEMPERENA, IMANOL
URCELAY IZAGUIRRE, AITOR
URTIAGA GOÑI, RAQUEL
VAL ARNEDO, DIEGO
VERA OTANO, FRANCISCO JAVIER
VILLAÑO VALENCIA, OLIVER
ZUBIRI RAMÍREZ, MARÍA JESÚS
Baztertuak:
Ordaindu beharrik ez daukatela osorik ez frogatzeagatik:
ABRIL ESCO, ESTHER
URRUTIA SUQUET, LUIS ENRIQUE
Tasa ordaindu dutela ez frogatzeagatik:
ALFARO EZPELETA, MARÍA LUZ
ALONSO DONAZAR, JOSÉ INOCENCIO
MAICAS BUENO, ALEXANDRA
-Igoera txanda
Onartuak:
DONÁZAR ANDRÉS, JESÚS VICTOR
HERVÁS MUÑOZ, MARTA
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0915025