60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1111/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 20ko 1111/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko prozedurari bukaera eman dio. Isabel Fernández Marmiesse andreari 5600 zenbakiko lanpostua esleitu dio eta 6234 zenbakiko lanpostu hutsa bete gabe utzi du, Iñaki Aginaga Goikoetxea jaunak, probak gainditu dituen beste hautagaiak, 2009ko martxoaren 17ko izkribuaren bidez, prozeduran segitzeari eta legozkiokeen eskubide guztiei uko egin baitie.

Deialdia 2008ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an.

Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915201