60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URDAZUBI

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2009ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Dantxarineko A3-2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Venta Olazelay SA-k sustaturik.

Urbanizazio proiektu hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Urdazubin, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L0915373