60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1106/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta María Puy Grandes Garicano andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernu Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 20ko 1106/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi du eta, horren ondorioz, María Puy Grandes Garicano andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernu Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori otsailaren 5eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915197