60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URDAZUBI

Kudeaketa hitzarmena. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2009ko apirilaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi da hirigintzako kudeaketa hitzarmena Victoria Galarregui Ruiz eta Venta Olazelay Sa.rekin, Urdazubiko Hirigintzako Udal Planeko Dantxarineko A3-2 exekuzio unitatearen hirigintzako aprobetxamendua laga ordez haren ordaina dirutan emateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Haren kontra, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin da errekurtsorik paratu tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, hala ere, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen, betiere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Urdazubi, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, Sanitago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L0915372