60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GOIZUETA

1/09 Aurrekontu Aldaketa. 2009ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia eta kreditu gehikuntza sortzeko espedientea. Hasierako onarpena

Goizuetako udalak aho batez, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2009ko apirilaren 7an ospatutako osoko bilkuran, 2009ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia eta kreditu gehikuntza sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0915398