60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1105/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta Alberto Ecay Pagoto jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko Modernizazio Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 20ko 1105/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi du eta, horren ondorioz, Alberto Ecay Pagoto jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko Modernizazio Ataleko buru izendatu da sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori otsailaren 5eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915198