60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Biurdanako parkea eta Donibane auzoko beste hainbat birmoldatzeko obren behin betiko esleipena. Azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako toki-inbertsioko estatu-funtsaren kontura oso-osorik finantzatutako obrak

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko apirilaren 28an hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu zitzaion Biurdanako parkea eta Donibane auzoko beste hainbat birmoldatzeko obren kontratua Ciclo Medio Ambiente, S.L. enpresari, 214.800,42 euroren truke. Gauzatzeko epea 155 egun naturalekoa da, berme-epea, hiru urtekoa, eta obretan aritu behar diren langileak, 11 (5, enplegu-mantentzekoak, eta 6, enplegu berrikoak). Obrak azaroaren 28ko 12/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako toki-inbertsioko estatu-funtsaren kontura finantzatuko dira, oso-osorik.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0915460