60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Iruneko hainbat kaletako galtzaden zorua eraberritzeko obren behin betiko esleipena. Azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako toki-inbertsioko estatu-funtsaren kontura oso-osorik finantzatutako obrak

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko maiatzaren 5ean hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu zitzaion Iruñeko hainbat kaletako galtzaden zorua eraberritzeko obren kontratua Urbanizaciones Iruña, S.A. enpresari, 1.252.370,23 euroren truke. Gauzatzeko epea 210 egun naturalekoa da, berme-epea, hiru urtekoa, eta obretan aritu behar diren langileak, 29 (24, enplegu-mantentzekoak, eta 5, enplegu berrikoak). Obrak azaroaren 28ko 24/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako toki-inbertsioko estatu-funtsaren kontura finantzatuko dira, oso-osorik.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0915458