II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
SARTZE
2009ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Sartzeko Udalak, 2008ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Sartzeko Udalaren hurrengo ekitaldirako plantilla organikoa, 2009koa, alegia.
Iragarkia 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak:
Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1; maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.
Enplegatuen izenen zerrenda
Funtzionarioak:
Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 6. Lanpostuko osagarria: %29,22. Zerbitzuak noiztik onartuak: 1975-07-08.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sartzen, 2009ko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, Juana María Indurain Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L0914185