60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ESPARTZA

2009ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2008ko abenduaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Espartza Zaraitzuko Udalaren 2009ko plantilla organikoan.

Iragarkia 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak:

Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1; maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa:

Zerbitzu anitzetako enplegatua. D mailaren pareko lansaria. Lanaldi erdian. Itzaltzurekin partekatua. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hizkuntz eskakizuna: merezimendua: Euskaraz jakitea.

Enplegatuen izenen zerrenda

Funtzionarioak:

Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 6. Lanpostuko osagarria: %29,22. Zerbitzuak noiztik onartuak: 1975-07-08.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Sanz Loigorri, Oskar Juan. Zerbitzu anitzetako arduraduna. D mailaren pareko lansaria. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %2,99. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio lehiaketa; Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Espartza-Zaraitzun, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0914184