60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 28an emandako 54/2009 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 28an emandako 54/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta betearazteko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

OINARRIAK

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da kimikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa, plantilla organikoan 3841 zenbakia duena eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari atxikia, Erriberrin lan egiteko.

1.2. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdi honen bidez, hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatu nahi dira:

a) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, eskabidean azaltzen den kudeaketa esparruan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko, hauen artean:

1) Administrazio Erroa

2) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Ondorio horietarako, izangaiek eskabidean azaldu beharko dute, deialdi honen 3.3 oinarrian ezarritako moduan, zer kudeaketa esparrutako kontratazio zerrendetara aurkeztu diren.

Izangaien zerrendak deialdi honen 9. oinarrian xedatutakoaren arabera onetsi eta kudeatuko dira.

2.-Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, gorakoak izanda, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Kimikako lizentzia edo baliokidea edukitzea, edo eskaerak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Betebehar horiek izendatua izateko proposatzen den hautagaiak egiaztatu beharko ditu, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako epean eta moduan.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdiko eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta, horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Internet bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta bai aipu honetatik abiatuta: "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa".

3.2. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Aurreko atalean aipatzen den Interneteko helbidean eredu bat dago egokitzapenak eskatzeko, interesdunen eskura.

3.3. Hautapen prozedurako ariketa guztiak gainditzen ez dituzten hautagaiekin zerrenda batzuk osatuko dira, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko. Horretarako, parte-hartzaileek eskabidean adierazi beharko dute zein kudeaketa esparrutako kontratazio zerrendetan sartu nahi duten:

a) Administrazio Erroa

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Horretarako, parte-hartzaileek eskabidean adierazi beharko dute zer aukeratzen duten.

Kudeaketa esparru bat baino gehiago hautatuz gero, edo parte hartzeko eskabidean atal hori betetzen ez bada, Administrazio erroko kontratazio zerrendetan besterik ez dutela parte hartu nahi ulertuko da.

Eskabideak aurkezteko epean baizik ez dira onartuko hautatutako kudeaketa esparrua aldatzeko eskaerak.

3.4. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 40 euro ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Interneten, deialdiaren iragarkian, arestian aipatutako helbidean ordainketa-gutunaren eredua dago.

-Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez ordainduz; horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

  • Izangaiaren izen-deiturak.
  • NAN-IFZ
  • Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.
  • Kontzeptua: oposizioak.
  • Deialdiaren xede den lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko mailako edo handik goitiko ezgaitasun aitortua duten pertsonek, egoera frogatzen badute.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Interneten bidez, arestian emandako helbidean.

Hiru.-%33ko mailako edo handik goitiko ezgaitasun aitortua duten pertsonek organo eskudunak luzaturiko ziurtagiria (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua) aurkeztu beharko dute, deialdi honen 3.2 eta 3.4 (bi) oinarrietan xedatutakoa aplikatzeko.

3.5. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen diren izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaian kide hauek egonen dira:

-Epaimahaiko burua: Joseba Asiáin Albisu jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

-Ordezkoa: Emilio Gurrea Asensio jauna, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko zuzendari kudeatzailea.

-Mahaikidea: Jesús Miguel Aznárez Anaut jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kimikaria.

-Ordezkoa: Javier Vera Janín jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Ataleko burua.

-Mahaikidea: Pablo Fraile Jiménez de Maquirriain jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kimikaria.

-Ordezkoa: José Miguel Eseverri Anguiano jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Ataleko burua.

-Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Julián Suberviola Ripa jauna, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroaren Enologia Ataleko burua (EVENA).

-Ordezkoa: Raúl Salanueva Murguialday jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko ingurumeneko goi mailako teknikaria.

Hautapen probak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2009ko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, kalifikazio-epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenengo ariketa: teorikoa. Gai zerrendaren lehen zatitik zozketaz aterako diren bi gai jorratzea, idatziz. Proba hau lau ordukoa izanen da, gehienez ere.

Bigarren ariketa: teorikoa. Gai zerrendaren bigarren eta hirugarren zatietatik zozketaz aterako diren gai bana jorratzea, idatziz. Proba hau lau ordukoa izanen da, gehienez ere.

Hirugarren ariketa: Praktikoa. Gai zerrendaren lehen, bigarren eta hirugarren zatiei buruz Epaimahaiak proposatutako kasu bat edo gehiago ebatzi beharko dute. Epaimahaiak ariketa hori egiteko zenbat denbora dagoen adieraziko du haren hasieran.

Laugarren ariketa: Teorikoa. Gai zerrendaren laugarren zatitik zozketaz aterako den gai bat jorratzea, idatziz. Proba hau bi ordukoa izanen da, gehienez ere.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 120 puntu eman daitezke gehienez, honela banatuak:

Lehenengo ariketa: 30 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 15 puntuko puntuazioa emanen da.

Bigarren ariketa: 40 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 20 puntuko puntuazioa emanen da.

Hirugarren ariketa: 40 puntu bitarte.

Laugarren ariketa: 10 puntu bitarte.

6.4. Oposizioko lehendabiziko, bigarren eta hirugarren ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketa bakoitzean, gutxienez, gehieneko puntuazioaren erdira iristen ez diren izangaiak.

6.5. Ariketa guztiak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.6. Ariketak bakoitza zuzendu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo kalifikazio-epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautapen probak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanik, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, ariketan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekuan. Gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dizkio oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, hirugarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren ariketan eta lehenengo ariketan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa ez bada:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Proposatutako izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiri bat aurkeztu beharko du, bere Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Izangaia Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko du (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa etab.).

7.2.2. Proposatutako izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Proposatutako izangaiak ezgaitasuna alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Nahitaezko betebehar eta baldintzen frogagiriez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko, beste edozein agiri eska diezaioke izangaiari, eta horrek aurkeztu beharko ditu, deialdi honen 7.2. oinarrian ezarritako moduan.

8.-Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, kimikari lanpostua betetzeko. Ebazpen horren bidez lanpostu hutsaren esleipena ere eginen da.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen arloan indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepiotako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendatzen den izangaiak destinoko lekuan bizi beharra du eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko du bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.6. Izangaiari, funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan beste administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen bezala beteko da.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen) eta oinarri honexetan ezarritako prozedura, eta horiei jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek prestatuko dira:

a) Proba guztiak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, hautatu duten esparruan kontratatuak izateko.

9.2. Probak gainditu bai, baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorri ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, ariketak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda onetsiko da. Zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) argitaratuko da.

Sartzeko hautapen prozesuan ateratako puntuazio handienaren arabera erabakiko da zerrendaren ordena. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela, izan ere, hori hurrengo atalean adierazten den bezala frogatu beharko dute.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzeko orduan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, argitaratua); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

Deialdiaren 2. oinarrian adierazten diren betebeharrak betetzen direla frogatzeko agiriak kontratatuak izateko deia jasotzen duten izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko, kontratua formalizatzen denean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako kopien bitartez.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta orobat, hautapen probak egin bitarte eta kontratazioaldiak iraun bitarte.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako organo eskudunei igorriko die zerrenda hori, esparru bakoitzeko arauei jarraikiz kudea dezaten.

9.3. Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eginen da azken-aurreko ariketa gainditu duten, ariketak gaindituta ere plazarik gabe gelditu ez diren eta Administrazio Erroko kontratazio esparrua hautatu duten izangaiekin.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorri ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, aldi baterako kontratuak egiteko izangaien zerrenda onetsiko da. Zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) argitaratuko da.

Gainditutako ariketetan ateratako puntuazioen batuketa handienaren arabera erabakiko da zerrendaren ordena. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzeko orduan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; Lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, argitaratua); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren betebeharra betetzen dela egiaztatzeko agiriak kontratatuak izateko deia jasotzen duten izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko, kontratua formalizatzen denean.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta orobat, hautapen probak egin bitarte eta kontratazioaldiak iraun bitarte.

9.4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igorriko die hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez eta esparru horretako kontratazio zerrendak aukeratu dituzten izangaien zerrenda, aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzaten.

Zerrenda jasotakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunek onetsiko dute haien kudeaketa esparruari dagokion aldi bateko kontratazioetarako izangaien zerrenda, 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz. Erabaki hori aipatu erakunde autonomoko osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeari buruzkoa da eta 2001eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20an.

Horren arabera osatzen den zerrenda Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kudeatuko du, langileak hautatzeko 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz.

10.-Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2009ko apirilaren 28an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskaera

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Izena: ........................., adinez nagusia. Nortasun agiri nazionala: ...... (edo balio bereko beste agiriren bat). Sorteguna: ........ Sorterria: ........... (........................................). Nazionalitatea: .......................................... Helbidea: ........................ (...................), karrika: ......................, posta kodea: ......................, telefonoa: ................., laneko telefonoa: ..........

Honako hau azaltzen dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko .....lanpostu ................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, behean aipatzen den txandan (deialdia ...... (e)ko ..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, (e)...............an).

  • Txanda irekia
  • Igoera txanda (*)
  • Ezgaitasunen bat dutenentzako txanda (*)

Hautapen probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean (deialdiko 1. oinarrian ezarritakoarekin bat):

  • Administrazio Erroa (*)
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. (*)
  • Nafarroako Mendekotasun Agentzia. (*)

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den tituluaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

  • Ezgaitasuna dudala eta, horrenbestez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.
  • Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
  • Euskararen gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala. (*)
  • Euskara maila erakusteko proba egitea eskatzen dudala. (*)
  • Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun probak egitea eskatzen dudala. (*)

Horrenbestez,

Eskaera hau ontzat har dezatela eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Iruñean, 200.........(e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia.

1. gaia.-Analisi bolumetrikoa: erreakzio bolumetriko baterako baldintzak. Metodo bolumetrikoen sailkapena. Adierazpen sistemen motak. Oinarrizko patroien betebeharrak. Analisi bolumetrikoak egiteko tresnak eta eragiketak.

2. gaia.-Azido-base azterketa bolumetrikoa eta aplikazioak. Sarrera. Balorazio kurbak. Azido/base erreakzioak: biraketa tartea, adibideak. Oinarrizko patroiak. HCl eta NaOH-ko soluzioen prestaketa eta balorazioa. Azido poliprotikoen balorazioa. Nahasketen balorazioa. Azido-base bolumetrien beste aplikazio batzuk.

3. gaia.-Azido-base balorazioak uretakoa ez den ingurune batean. Sarrera. Neutralizazioa disolbatzaile anfiprotikoetan. Azido-base oreka HAc glazialean. Adierazleak. Balorazioak disolbatzaile protofilikoetan.

4. gaia.-Konplexuen formazio bidezko analisi bolumetrikoa. Sarrera. Bolumetria konploxometrikoen motak. Oreka konkurrentea: konplexuen formazioa eta pH-a. Balorazioak hortz bakarreko estekatzaileekin: balorazio kurbak eta adibideak. Bolumetria konplexometrikoak nola aplikatu hortz bakarreko estekatzaileekin.

5. gaia.-Balorazio konplexometrikoak. Sarrera: formazioaren konstanteak. Konposatu poliaminokarboxilatuen ezaugarriak. Konplexu kelatu metalikoen egonkortasun-konstanteak. Balorazio kurbak. Bolumetria motak. Adierazpen sistemen motak. Agente baloratzaileen prestaketa. Aplikazioak analisi ez-organikoetan. Aplikazioak analisi organikoetan.

6. gaia.-Solido-likido sistemak. Sarrera: disolbakortasuna eta disolbakortasunaren produktua. Oreka konkurrenteak: disolbakortasuna eta pH-a, disolbakortasuna eta konplexuen eraketa, disolbakortasuna-konplexuen formazioa-pH-a. Prezipitazioa erreaktibo organikoekin eta ez-organikoekin. Prezipitazio bidezko balorazioa. Balorazio kurbak. Aplikazio analitikoak

7. gaia.-Likido-likido sistemak. Sarrera. Estrakzioaren orekak: erreaktibo askearen estrakzioa, konplexu kelatuena, asoziazio ionikoaren bidezko estrakzioa. Estrakzio sistemen sailkapena.

8. gaia.-Oxido-erredukzio orekak. Sarrera. Orekaren konstanteak. Disolbatzailearen eragina. Egungo potentzialak. Oreka konkurrenteak: redox potentziala eta pH-a, redox potentziala eta prezipitazioa, redox potentziala eta konplexuen formazioa.

9. gaia.-Redox analisi bolumetrikoaren hastapenak. Balorazio kurbak. Redox potentziala ekibalentzia puntuan. Redox adierazleak. Redox balorazioak. Permanganimetria. Dikromatometria, lodometriak eta bromatometriak: erreaktiboen prestaketa, adierazleak, akats-iturriak eta aplikazio analitikoak.

10. gaia.-Analisi grabimetrikoa: metodo grabimetrikoen sailkapena. Analisi grabimetrikoak egiteko aparatuak eta eragiketak. Kalkulua analisi grabimetrikoetan. Aplikazioak. Metodo termoanalitikoak. Izendegia eta sailkapena. Oinarrizko printzipioak eta termograbimetria dinamikoaren bidezko analisiaren aplikazioak, analisi termiko diferentziala eta balorazio termometrikoak.

11. gaia.-Kromatografiaren hastapenak. Kromatografiaren oinarriak eta motak. Adsortzio-kromatografia. Banaketa-kromatografia. Trukaketa ionikoaren kromatografia. Metodo kromatografikoen sailkapena. Garapen kromatografikorako teknikak.

12. gaia.-Kromatografia laua: paper-kromatografia eta geruza finekoa. Sarrera. Garatzeko teknikak. Rf eta Rx zer diren eta kromatografiaren egiturazko teoria. Eluitzaileak eta adsorbitzaileak. Rf-an eragina duten faktoreak. Aplikazio analitikoak.

13. gaia.-Ioi-trukearen kromatografia. Sarrera. Ioi-trukatzaileen motak. Ioi-trukatzeko erretxinak. Ioi-trukerako prozesuaren teoria. Aplikazio analitikoak.

14. gaia.-Gas eta likido-kromatografiaren oinarri teorikoak. Sarrera. Parametro kromatografikoak. Punta kromatografikoak: ebazpena. Orekaren teoriak. Teoria zinetikoa: Van Deemterren ekuazioa.

15. gaia.-Gas-kromatografiaren instrumentazioa eta aplikazioak. Ikuspegi orokorra. Ekipoak: gas garraiatzaileak, laginak sartzea, zutabe eta fase kromatografikoak, detektoreak. Aplikazio analitikoak.

16. gaia.-Likido-kromatografiaren instrumentazioa eta aplikazioak. Ikuspegi orokorra. Ekipoak: fase mugikorrak, laginak sartzea, zutabeak, fase kromatografikoak eta detektoreak. Aplikazio analitikoak.

17. gaia.-Masa-espektrometria. Oinarriak. Espektrometroen azaleko deskribapena. Masa-espektrometriako zatiki motak. Ioi-molekula erreakzioak. Punta isotopikoak. Zatiketaren erreakzio motak. Masa-espektroen azterketa.

18. gaia.-Masa-espektrometriako detektoreak bereizketarako teknikei akoplatuak. Akoplamenduaren xedea. Detektore motak eta fasearte motak. Aplikazio analitikoak.

19. gaia.-Elektroferesia: sarrera. Mugikortasun ionikoan eragina duten faseak. Elektrokromatografia. Gelaren gaineko kromatografia. Beste mota batzuk. Aplikazio analitikoak.

20. gaia.-Absortzio molekularraren espektrofotometriaren teoria (UV-VIS): trantsizio elektronikoak. Xurgapenaren legeak. Beer-Lamberten legearen desbideraketak. Ekipoak: erradiazio-iturriak, iragazkiak, monokromadoreak eta detektoreak. Analisi kuantitatiboa. Egiturazko informazioa.

21. gaia.-Fluoreszentziako espektrofotometria eta fosforenzentzia molekularra. Sarrera. Fluoreszentziaren teoria. Instrumentazioa. Aplikazio analitikoak.

22. gaia.-Xurgapen infragorriko espektroskopia eta NIR delako teknika. Sarrera. Infragorriko xurgapenaren teoria. Bibrazio moduak. Instrumentazioa eta laginen prestaketa. Aplikazio analitikoak.

23. gaia.-Absortzio atomikoko espektrofotometria: sarrera. Oinarri teorikoak. Instrumentazioa. Interferentziak. Aplikazio analitikoak.

24. gaia.-Igorpen-espektroskopia: igorpen atomikoaren teoria. Instrumentazioa. Interferentziak. Aplikazio analitikoak.

25. gaia.-Polarografia: sarrera. Uhin polarografikoaren ekuazioa. Korronte zinetikoak eta katalitikoak. Metodo polarografikoen motak. Datu polarografikoak nola tratatu. Aplikazio analitikoak.

26. gaia.-Metodo potentziometrikoak. Sarrera. Metalezko elektrodo adierazleak. Mintzezko elektrodoak. Balorazio potentziometroak. Elektrodo ioi-hautatzaileak. Interferentziak. Aplikazio analitikoak.

27. gaia.-Analisi automatikoa: sarrera. FIA metodoa eta fluxu segmentatuaren metodoa erabiltzeko printzipioak. Instrumentazioa. Aplikazio analitikoak.

28. gaia.-Ingeniaritza genetikoa: oinarrizko kontzeptuak. ADNa lortzeko teknikak. Sekuentziazioa. ADNaren anplifikazioa. Polimerasaren kate-erreakzioa (PCR). Aplikazio analitikoak.

29. gaia.-Immuno-entseguak eta erradiaktibitatearen bidezko immuno-entseguak: oinarrizko printzipioak. Motak. Laginak egokitzea. Aplikazio analitikoak.

30. gaia.-Spin-erresonantziaren espektroskopia. RMN kimika analitikoan: printzipio orokorrak, teknikak, baliabideak, alderdi praktikoak eta aplikazioak. Elektroiaren spin-erresonantzia.

31. gaia.-Analisirako metodo erradio kimikoak. Sarrera. Desintegrazio erradioaktiborako prozesuak. Irradiazioaren detektoreak. Diluzio isotopikorako metodoak. Aktibazio nuklearra. Aplikazio analitikoak.

32. gaia.-Entzimen analisirako metodoak: printzipio orokorrak. Faktore eragileak. Alderdi praktikoak. Metodo espektrofotometrikoak eta beste batzuk. Aplikazioak.

Bigarren zatia.

1. gaia.-Talde funtzionalak kimika organikoan: sarrera. Alkanoen, alkenoen eta alkinoen erreakzioak. Ordezkapen aromatikoak. Konposatu organiko halogenatuen erreakzioak. Alkoholen, fenolen eta eteren erreakzioak. Aldehidoen eta zetonen erreakzioak. Azido karboxilikoen erreakzioak. Konposatu organiko nitrogenodunen erreakzioak.

2. gaia.-Disoluzioak: sarrera eta definizioak. Kontzentrazio-unitateak. Diluzioak. Henryren Legea. Banaketa-koefizienteak. Disoluzio idealak. Lurrun-presioa. Jarduerak eta jardueraren koefizienteak. Disoluzioen propietate koligatiboak.

3. gaia.-Polarimetria eta errefraktometria. Dentsitatea kalkulatzea. Oinarria, instrumentazioa eta aplikazio analitikoa.

4. gaia.-Erreologia: oinarria, teknika eta baliabideak, alderdi praktikoak eta determinazio erreologikoen aplikazioak.

5. gaia.-Nekazaritzako elikagaien kolorea zehaztea. Oinarriak, baliabideak eta aplikazioak.

6. gaia.-Laginen disgregazioa eta disoluzioa. Sarrera. Mineralizatzeko moduak. Destilazioa erreaktiboa erantsiz. Aplikazioak.

7. gaia.-Estrakzioa fase solidoan. Sarrera. Fase solidoko estrakzioaren teoria. Mikroestrakzioa. Automatizazioa. Aplikazioak.

8. gaia.-Kromatografiarako deribatizazioa: sarrera. (I) Kromatografia likidorako deribatizazioa. Zutabe-kromatografiaren aurreko deribatizazio sistemak (UV ikusgaiko detekzioa, fluorimetrikoa, elektrokimikoa). Zutabe-kromatografiaren ondoko deribatizazio sistemak. (II). Detekziorako deribatizazioa gas-kromatografian. Erreakzio motak. Prozesu pirolitikoak. Kromatografia likido eta gas kromatografiaren aplikazioen adibidea.

9. gaia.-Produktu zoosanitarioen hondakinak eta animalien elikaduran debekaturik dauden substantzien hondakinak: sarrera. Konposatu multzoak (antibiotikoak, lasaigarriak, kortikosteroideak, eragile hormonaleko produktuak, beta-agonistak...). Egiturak. Legedia. Galbahetzeko eta konfirmatzeko analisi metodoak. Produktu zoosanitarioen hondakinen zehaztearen aplikazioak.

10. gaia.-Fitosanitarioen hondakinak: sarrera. Konposatuen multzoak. Egiturak. Legedia. Analisi metodoak. Fitosanitarioen hondakinen zehaztearen aplikazioak.

11. gaia.-Uren eta elikagaien kutsadura: sarrera. Elementu eta konposatu ez-organikoak (Pb, As, nitratoak,...). Konposatu organikoak (dioxinak, PCB, ...). Legedia eta analisi metodoak.

12. gaia.-Elikagaiendako gehigarriak: sarrera. Motak. Egiturak. Legedia. Analisi metodoak.

13. gaia.-Karbohidratoak elikagaien osaketan: sarrera. Motak. Ezaugarriak eta analisi metodoak.

14. gaia.-Gantzak elikagaien osaketan: sarrera. Motak. Ezaugarriak eta analisi metodoak.

15. gaia.-Proteinak elikagaien osaketan: sarrera. Motak. Ezaugarriak eta analisi metodoak.

16. gaia.-Zuntza, mineralaketa bitaminak elikagaien osaketan: sarrera. Motak. Ezaugarriak eta analisi metodoak.

17. gaia.-Giza kontsumorako uraren analisia. Legedia. Parametroak. Emaitzen kontrola. Analisi metodoak.

18. gaia.-Lubetetarako materialak: materialen ezaugarriak eta sailkapena; egin beharreko entseguen oinarria. Zagorrak: definizioa; materialak; material motak eta osaera; egin beharreko entseguen oinarria.

19. gaia.-Zementuak eta hormigoiaren gehigarriak. Sailkapena eta ezaugarriak.

20. gaia.-Nahasketa bituminosoak berotan. Definizioak. Materialak. Nahasketen mota eta osaera.

21. gaia.-Bide-markak: motak. Materialak. Unitate bukatuaren berezitasunak. Lurreko seinaleztapenaren ezaugarriak aplikatu eta mantentzeko irizpideak.

22. gaia.-Hondakinak: definizioak. Balorizazio eta deusezte lanak. Hierarkia lehentasuna kudeaketan. Ekoizle eta kudeatzaileen betebeharrak.

23. gaia.-Hondakin organiko biodegradagarrien tratamenduak: konpostajea. Biometanizazioa. Helburuak. Hondakin motak eta teknologia aplikagarriak. Erdietsitako produktuak eta erabilera.

24. gaia.-Airearen Kalitateari eta Atmosfera Babesteari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legea; urtarrilaren 14ko 6/2002 Foru Dekretua, atmosferara kutsatzaileak botatzeko gai diren jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena: egituraren eta edukiaren azterketa.

25. gaia.-Atmosferaren kutsadura: kontzeptuak eta definizioak. Kutsatzaile nagusiak eta haiekin dakartzaten arazoak. Isurpenak murrizteko sistemak. Isurpenen kontrola.

26. gaia.-12/2006 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, saneamendu kolektore publikoetara ur isurketak egin ditzaketen jardueren ezarpenerako eta funtzionamendurako baldintza teknikoak jartzen dituena. Egituraren eta edukiaren azterketa.

27. gaia.-Uraren kutsadura: kontzeptuak eta definizioak. Kutsatzaile nagusiak eta haiekin dakartzaten arazoak. Isurketen tratamendurako sistemak. Isurketen kontrola.

28. gaia.-Hotsa eta dardarak: kontzeptuak eta definizioak. Eraginak. Neurri zuzentzaileak. Kontrola eta oinarrizko parametroak.

29. gaia.-Lur kutsatuak: kontzeptuak eta definizioak. Jarduera kutsatzaileak. Kutsatzaile nagusiak. Lur kutsatuak tratatu eta kudeatzeko sistemak.

30. gaia.-4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzkoa. 93/2006 Foru Dekretua, abenduaren 28koa, Lege hori garatzeko Erregelamendua onesten duena: egituraren eta edukiaren azterketa.

Hirugarren zatia.

1. gaia.-Laborategien baimena: ikuspegi orokorra. EN ISO/IEC 17025 Araua: sarrera. Helburua eta aplikazio eremua. Kudeaketari buruzko baldintzak (I): antolaketa. Kudeaketa sistema. Agirien kontrola; ikuspegi orokorra. Agiriak onestea eta luzatzea. Aldaketak agirietan. Eskaera, eskaintza eta kontratuen berrikustea. Entsegu eta kalibrazioen azpikontratazioak. Zerbitzuak eta hornigaiak erostea.

2. gaia.-EN ISO/IEC 17025 Araua; kudeaketari buruzko baldintzak (II): bezeroarendako zerbitzuak. Kexak. Entsegu lanen edo kalibrazio ados ezen kontrola. Hobekuntza. Zuzentzeko ekintzak; ezaugarri orokorrak. Zioen azterketa. Hautaketa eta zuzentzeko ekintzak aplikatzea. Auditoretza osagarriak. Prebentzio ekintzak. Erregistroen kontrolak; ezaugarri orokorrak. Erregistro teknikoak. Barne auditoretzak. Zuzendaritzak berrikustea.

3. gaia.-EN ISO/IEC 17025 Araua; baldintza teknikoak (I): azalpen orokorrak. Langileak. Instalazioak eta ingurumen baldintzak. Entseguko eta kalibrazio metodoak eta metodoak baliozkotzekoak; azalpen orokorrak. Metodoen hautapena. Laborategiak gauzatutako metodoak. Normalizatu gabeko metodoak. Metodoen baliozkotzea. Neurketaren ziurgabetasuna. Datuen kontrola. Ekipoak.

4. gaia.-EN ISO/IEC 17025 Araua; baldintza teknikoak (II): neurketen trazabilitatea; azalpen orokorrak. Betebehar berariazkoak. Erreferentzia patroiak eta erreferentzia materialak. Laginketa. Entseguko edo kalibrazioko item-en manipulazioa. Entseguko eta kalibrazioko emaitzen kalitatea segurtatzea. Emaitzen txostena; azalpen orokorrak. Entseguen txostenak eta kalibrazio-ziurtagiriak. Entseguen txostenak. Kalibrazio-ziurtagiriak. Iritziak eta interpretazioak. Azpikontratistengandik lortutako entseguen eta kalibrazio-emaitzak. Emaitzen transmisio elektronikoa. Txostenak eta ziurtagiriak aurkeztea. Entseguen txostenei eta kalibrazio-ziurtagiriei egindako aldaketak.

5. gaia.-Europako Batzordeak 2002ko abuztuaren 12an hartutako Erabakia, 96/23/EE Zuzentaraua aplikatzen duena, metodo analitikoen funtzionamenduari eta emaitzen interpretazioari dagokienez (I): definizioak. Funtzionamendurako irizpideak eta metodo analitikoetako beste baldintza batzuk.

6. gaia.-Europako Batzordeak 2002ko abuztuaren 12an hartutako Erabakia, 96/23/EE Zuzentaraua aplikatzen duena, metodo analitikoen funtzionamenduari eta emaitzen interpretazioari dagokienez (II): baliozkotzea. Baliozkotzeko adibideak eta garapena.

7. gaia.-Elikagaien kontrol ofiziala. Sarrera. 178/2002 (EE) Erregelamendua. 882/2004 (EE) Erregelamendua. 1945/83 Errege Dekretua. 50/1993 Errege Dekretua. 1397/1995 Errege Dekretua. Fitosanitarioen hondakinen gehienezko mugak kontrolatzeko programa landareetatik eratorriko produktuetan. Animalietatik eratorritako produktuetako hondakinak ikertzeko plan nazionala (P.N.I.R.).

8. gaia.-Analisi kimikoen laborategietako segurtasuna. Sarrera. Araudia. Arriskuak. Minimizazioa. Lanerako arau orokorrak.

9. gaia.-Analisi kimiko-kuantitatiboari aplikatutako estatistika. Sarrera. Batez bestekoaren lagin-banaketa. Batez bestekoaren konfiantza-mugak. T proba. F proba. Bariantzaren analisia (AVAR-ANOVA). Laginketa estrategiak. Laborategien arteko entseguak.

10. gaia.-Baliozkotzea parametro fisiko-kimikoen analisietan. Sarrera eta definizioak. Parametroak eta aplika daitezkeen metodologiak. Adibideak.

11. gaia.-Ziurgabetasuna: sarrera eta definizioak. Ziurgabetasunaren kalkulua parametro fisiko-kimikoen analisietan. Aplika daitezkeen metodologiak. Adibideak.

12. gaia.-Sulfitaztatzea ardogintzan. Sarrera. Gehigarriak emateko moduak. Ardogintzan eta produktuaren kalitatean duen eragina. Oreka kimikoak ardoaren azidotasunaren arabera.

13. gaia.-Hartzidura alkoholikoa: hartzidura alkoholikoaren oinarri biokimikoak. Konposatu hegazkor eta ez-hegazkorrak sortzea hartzidura alkoholikoa egin bitartean. Hartzidura alkoholikoaren segimendu analitikoa.

14. gaia.-Hartzidura malolaktikoa: hartzidura malolaktikoaren oinarri biokimikoak. Hartzidura malolaktikoaren indukzio teknikak. Hartzidura malolaktikoaren segimendu analitikoa.

15. gaia.-Muztioaren eta ardoaren osagaiak eta horien balio enologikoa.

16. gaia.-Mikrobioek ardoetan eragindako aldaketak.

17. gaia.-Ardo beltzak prestatzea: mahatsen ezaugarriak. Lanketa prozesua. Ondoko tratamenduak. Nafarroan egindako ardoen kalitate kontrola.

18. gaia.-Ardo gorriak prestatzea: mahatsen ezaugarriak. Lanketa prozesua. Ondoko tratamenduak. Nafarroan egindako ardoen kalitate kontrola.

19. gaia.-Ardo zuri apardunak eta apargabeak prestatzea: mahatsen ezaugarriak. Lanketa prozesua. Ondoko tratamenduak. Nafarroan egindako ardoen kalitate kontrola.

20. gaia.-Ardoen klarifikazioa, kolatze bidezkoa.

21. gaia.-Ardoen klarifikazioa, iragazki bidezkoa.

22. gaia.-Ardoak egonkortzeko prozedurak: oinarrizko printzipioak. Metalaren ondoriozko hondamenari aurre egiteko egonkortze lanak. Tratamendu fisikoak. Bestelakoak.

23. gaia-Botilaratze-prozesua: botila. Kortxozko tapoia. Botilaratzeko ekipamendu ezberdinak. Kortxozko tapoia. Botilaratzeko ekipo ezberdinak.

24. gaia.-Hondamenak eta ligak ardoetan: sarrera. Motak eta osaera zehaztea.

25. gaia.-Ardo beltzak haritz-barriketan ontzea: ikuspegi orokorra. Zuraren konposatu aromatikoak ardoari ematea. Horren inguruko legedia, Estatukoa eta Nafarroakoa.

26. gaia.-Beratze karboniko bidezko ardogintza. Ikuspegi orokorra. Oinarri fisiko-kimikoak. Ardoen ezaugarri analitiko azpimagarrienak.

27. artikulua-Beroa enologian: ikuspegi orokorra. Mahatsen berokuntza tekniken erabilera.

28. artikulua-Hotza enologian: ikuspegi orokorra. Hotza hartzidura aurreko tratamenduetan. Hotza ardo mota ezberdinen hartziduran. Hotza ardoen egonkortze eta kontserbazioan.

29. artikulua-Mahastizaintza eta ardogintza arloko araudia: Mahastiei eta Ardoari buruzko uztailaren 10eko 24/2003 Legea. Abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzkoa.

Laugarren zatia.

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

2. gaia.Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta lege motak. Lege dekretuak. Legegintzako foru dekretua. Nazioarteko itunak.

3. gaia.-Administrazio zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

4. gaia.-Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta osagaiak.

5. gaia.-Administrazio egintza (II): administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

7. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (II): administrazio errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.

8. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolakuntza eta eginkizunak.

9. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea.

10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

11. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

12. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario bilakatu eta funtzionario izatetik gelditzea.

13. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II): administrazioko karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

14. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; gauzatzea eta likidazioa.

15. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen kontratuak: araubide juridikoa. Administrazio kontratu ohikoenak: kontzeptua eta motak. Kontratuak esleitu, hobetu, sinatu, bete, aldatu eta iraungitzeko arau orokorrak.

16. gaia.-Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa: datuak babesteko printzipioak, pertsonen eskubideak.

17. gaia.-Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren antolaketa. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa (EVENA) Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

18. gaia.-Elikagaien segurtasuna Europar Batasunean. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza. Eginkizunak. Arretaren printzipioa eta haren aplikazioa. Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentzia. Kalitate-kontrola elikagaietan. Kontrol ofiziala. Borondatezko kontrola: ziurtapen erakundeak. Autokontrola: arriskuen azterketa eta kontrol puntu kritikoak. Indarra duten xedapenak.

Oharra: gai guztiak bat etorriko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den legeriarekin.

Iragarkiaren kodea: F0914961