59. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Kontribuzioko kuoten likidazioa

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko apirilaren 24an egin bilkuran, 2009ko lehenengo seihilekoari dagozkion hirilurraren nahiz landalurraren gaineko kontribuzioko kuotak likidatzea erabaki zuen, baita haien borondatezko diru-bilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2009ko apirilaren 27tik ekainaren 5era bitarte, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Tuteran, 2009ko apirilaren 27an.-Ogasun, Kudeaketa eta Diru-bilketa Arloko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0914580