59. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdia, merkataritza sektoreko enpresa txikiei zein ertanei diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko,
2009. urtean

2009/05/04an Alkatetzak hartutako ebazpenaren bidez deialdia onetsi da, merkataritza sektoreko enpresa txikiei zein ertanei diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, 2009. urtean.

Diru-laguntzetarako eskaerak ondoko tokietan aurkezten ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), erregistro osagarrietan (Descalzos k., 2-2. solairua; San Saturnino k., 2-beheko solairua, Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua; Armada etorbidea, 2-5. solairua; eta Zapateria k., 40-beheko solairua) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Eskaerak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da, eta 2009ko irailaren 30ean amaituko.

Agiriak non jaso: Iruñeko Udaleko Merkataritza eta Turismo Alorrean (Udaletxe plaza zk.g., 4. solairua), edo udalaren web gunean (www.pamplona.es).

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0915098