II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
ARZ-13 banaketa eremuan, UI XI (Beritxitu) unitateko ZN-1 zonako exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko martxoaren 31n, erabaki hau hartu zuen:
JOB 31-MAR-09 (15/UV)
"Ikusirik, Iruñeko Udal Planeko ARZ-13 banaketa eremuan, U.I. XI (Beritxitu) unitateko ZN-1 zona birzatitzeko proiektua; ikusirik Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak 2009ko otsailaren 20an emandako txostena, espedientean dagoena, hau erabaki da:
1. Hasiera batean onestea, Iruñeko Udal Planeko ARZ-13 banaketa eremuan, U.I. XI (Beritxitu) unitateko ZN-1 zona birzatitzeko proiektua, Cristina Viña Olorón andreak aurkeztua, Konpentsazio Batzordeko idazkaria baita.
2. Dokumentua behin betiko onetsi aurretik, eta espedientea jendaurrean denean egiten ahal diren aldaketak ukatu gabe, sustatzaileek haren testu bategina aurkeztu beharko dute, Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak bere txostenean (testu honen azalpen zatian aipatuan) adierazitako zuzenketa eta aldaketak jasotzen dituena.
3. Halaber, 35/2002 Foru Legeko 166.1 artikuluan xedatuarekin bat, exekuzio unitatetik eratorritako kargak beteko direlako bermea eratuko du Konpentsazio Batzordeak; berme horren zenbatekoa izanen da behin-behineko likidazio kontua bider 1,5.
4. Erabaki honen berri ematea bai ukitutakoei bai Iruñeko Jabetza Erregistroari, eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.»
Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0914064