II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Servicios Inmobiliarios Navas de Tolosa, S.L.: Arrosadia-Lezkairuko U.I.XVI unitateko ZN-1 eta Milagrosako U.I.XIX unitateko ZN-6 urbanizatzeko proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-3 banaketa eremuan. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko apirilaren 7an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 07-ABR-09 (6/UV)
«Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoaren 2009ko martxoaren 20ko txostenarekin bat, erabaki da:
1.-Hasiera batean onestea Servicios Inmobiliarios Navas de Tolosa, S.L.k sustatu duen proiektua Arrosadia-Lezkairuko U.I.XVI unitateko ZN-1 eta Milagrosako U.I.XIX unitateko ZN-6 eremuak urbanizatzeko. Biak Iruñeko Udal Planeko ARZ-3
banaketa eremuari dagozkio.
2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki oholean eta herrialdeko prentsan."
Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0914063