II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
TUTERA
Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsean jasotako obren
behin betiko esleipena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko apirilaren 17an egin bilkuran, honako obra hauek esleitu zituen behin betikoz:
1.-Alfaroko errepidearen tarte bat berrurbanizatzea, N232-ekiko lotunetik Virgen de la Cabeza kalearekin eta Corellako errepidearekin duen bidegurutzeraino, baita Corellako errepidearen tarte bat ere, bidegurutze horretatik Merindad de Tudela-ko biribilguneraino. II. fasea: Merindad de Ultrapuertos-ko biribilgunetik Corellako errepidearekin duen bidegurutzeraino, eta Corellako errepidetik Merindad de Tudelako biribilguneraino, eta proiektutik kanpo: 27. poligonoko 227 eta 199. lurzatien parte bat.
Behin betiko esleipen-hartzailea: IC Construcción Ingeniería y Gestión de Obras, S.A.
Prezioa: 2.445.268,42 euro.
Prezioa BEZa barne: 2.107.990,02 euro.
BEZa: 337.278,40 euro.
IFZ A-31/084817.
Obrak egiteko epea: 6 hilabete.
Tuteran, 2009ko apirilaren 17an.-Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0915369