II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ZANGOZA
Obra kontratuaren esleipena
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, osoko bilkurak 2009ko apirilaren 20an hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu dela kontratu hau:
Xedea: Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsa. Zangozako Kale Nagusia zolatu-urbanizatzea.
Esleitzeko modua: prozedura irekia.
Esleipenaren prezioa: 457.088,57 euro, BEZa kanpo.
Esleipen hartzailea: Arian construcción y Gestión de Infraestructuras S.A. (IFK: A-31/101306).
Zangozan, 2009ko apirilaren 30ean.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.
Iragarkiaren kodea: L0915209