II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
OROTZ-BETELU
Usategiak enkantean
2009ko ekainaren 5ean, 14:00etan, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da Herriko Etxean, Biskaxun alderdiko 11 usategi errentan emateko bi denboralditarako. Lotearen hasierako prezioa: 11.400 euro.
Enkantea eman gabe gelditzen bada, 2. enkantea eginen da 2009ko ekainaren 10ean, 14:00etan; eta bigarren hori ere eman gabe geldituz gero, 3. enkantea eginen da, beherapenik gabe, ekainaren 12ko 14:00etan, Herriko Etxean.
Baldintza-agiria Udal Idazkaritzan dago.
Orotz-Betelun, 2009ko maiatzaren 6an.-Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.
Iragarkiaren kodea: L0915238