59. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 11n emandako 422/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 31 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia (2008ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 16koa). Iragarkia.

Parte-hartzaileei jakinarazten zaie lanpostuak hautatzeko ekitaldia 2009ko maiatzaren 26an eginen dela, 16:30ean, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako ekitaldi aretoan (Iruñeko Barañaingo etorbidea, zk.g.).

Aditzera ematen da, deialdiaren 8. oinarriarekin bat, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituztela.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 6an.-Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea, Gabriel Izpura Liberal.

Iragarkiaren kodea: F0915217