II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ARGUEDAS
Uraren Zerbitzuko arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen
eta baztertuen behin betiko zerrenda
Alkatetzak 2008ko abenduaren 31n emandako ebazpenaren bidez onetsi zen Uraren zerbitzuko arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Arguedasko Udalaren zerbitzura aritzeko. Deialdi hori 2009ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.
Alkatetzaren 2009ko martxoaren 4ko ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2009ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 1ekoa).
Deialdiaren tramitazioari jarraituz, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda orain onestea.
Horretan guztian oinarrituta, Alkatetzak, 2009ko apirilaren 27an, ebazpen hau eman zuen:
1.-Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartuak:
-Domínguez Bronte, Jose Ramón
Baztertuak:
-Inor ez.
2.-Oposizio-lehiaketako lehen ariketa 2009ko ekainaren 17an, asteazkenarekin, eginen da, goizeko 10etan, Udalaren Kultur Etxean, Arguedasko General Clemente plazako 2an baitago. Horretarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gida-baimena eta boligrafo urdina aldean dituztela agertu beharko dute. Oposizio-lehiaketatik kanpo geldituko dira agertu ez edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.
3.-Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan; aditzera ematen da bidezkoak diren legezko errekurtsoak aurkezten ahal direla haren kontra.
Arguedasen, 2009ko apirilaren 27an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.
Iragarkiaren kodea: L0914604