59. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARGUEDAS

Deialdia, zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen
eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak 2008ko abenduaren 31n emandako ebazpenaren bidez onetsi zen zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Arguedasko Udalaren zerbitzura aritzeko. Deialdi hori 2009ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an.

Alkatetzaren 2009ko otsailaren 27ko ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2009ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 3koa).

Deialdiaren tramitazioari jarraituz, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda orain onestea.

Horretan guztian oinarrituta, Alkatetzak, 2009ko apirilaren 27an, ebazpen hau eman zuen:

1.-Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

-Blanco Arriazu, Fco. Javier

-Caballero Bravo, Diego

-Cerdán Sánchez, Edgard

-Chamorro Narváez, Raúl

-Clavero López Luis Julián

-Egües Martón, Carlos

-Eseverri López, Javier

-Falguera Jiménez, Domingo

-Floristán Jiménez, Fermín

-Galarreta Bronte, Máximo

-Galarreta Monreal, Jose Luis

-García Chivite, Pedro

-Irisarri Lasheras, José

-Jiménez Jiménez, Juan José

-León Moreno, Miguel Javier

-Lorente Bona, Santiago

-Martón Castellano, Abel

-Méndez Berdonces, Jose M.ª

-Prieto Vinagre, Eduardo Javier

-Rodríguez Valls, Fernando

-Rota Gurría, Jose Ignacio

-Sangalo Donlo, Pedro Antonio

-Sanz Resa, Jose Luis

-Tomás Jiménez, Jose Antonio

-Unzue Paternain, Jesús María

Baztertuak:

-Borrego Fernando, Antonio

eskabidea epez kanpo aurkezteagatik.

2.-Oposizio-lehiaketako lehen ariketa 2009ko ekainaren 3an, asteazkenarekin, eginen da, goizeko 10etan, Udalaren Kultur Etxean, Arguedasko General Clemente plazako 2an baitago. Horretarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gida-baimena eta boligrafo urdina aldean dituztela agertu beharko dute. Oposizio-lehiaketatik kanpo geldituko dira agertu ez edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.

3.-Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan; aditzera ematen da bidezkoak diren legezko errekurtsoak aurkezten ahal direla haren kontra.

Arguedasen, 2009ko apirilaren 27an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0914602