59. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URZAINKI

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Behin betiko onespena

Urzainkiko Udalak, 2008ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duten zenbait ordenantza fiskali dagozkien tarifen edo, hala behar denean, karga-tasen eranskinen aldaketa, 2009ko ekitaldian aplikatzeko.

Hasierako onespenaren iragarkia otsailaren 20an argitaratu zen, 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Urzainkin, 2009ko apirilaren 24an.-Alkatea, José María Baines Conget.

17. ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2005eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osorik, maiatzaren 30ean. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 700,00 euro.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 700,00 euro.

III. epigrafea.-Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak, exekuzio unitateak aldatu edo berriz mugatzekoak, eta jarduketa sistemaren aldaketak tramitatzea: 645,00 euro.

IV. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

-1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 60,00 euro.

-Azalera txikiagoak: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 60,00 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,107, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 13,00 euro.

IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,107, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 13,00 euro.

IV.4. Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 104,00 euro.

V. epigrafea.-Hirigintza hitzarmenak, konpentsazio batzordearen estatutuen proiektuak eta urbanizazio jarduketaren programak tramitatzea: 240,00 euro.

VI. epigrafea.-Ordezko betearazpenak eta betearazpen aginduak

Zerbitzu horiengatik aplikatu beharreko tasen kuota izanen da: Udalari ordezko betearazpenak sortzen dion gastua, jarduketaren ondorioz sortzen diren exekuzio materialaren eta ordainsari teknikoen kostu guztiak barne (BEZa barne), betiere ordenantza fiskal honetako edo beste batzuetako epigrafeetan sartzen ez badira, gehi gastu horren ehuneko 25, egozten dituen egiturako kostuengatik.

18. ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA LIZENTZIEN TASAK, ESTABLEZIMENDUAK IREKI ETA ESKUALDATZEKO TASAK ETA LEGEZKO NAHIZ ERREGELAMENDUZKO XEDAPENETAN, ORDENANTZETAN ETA UDAL ERABAKIETAN AURREIKUSTEN DIREN IKUSTALDIAK ETA TXOSTENAK EGITEKO TASAK
ARAUTZEN DITUENA

2006ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osorik, maiatzaren 26an. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduera sailkatuak.

I.1.-Jarduera lizentzia eta haren lekualdatze, berrikuspen, handipen edo aldaketak: 215,00 euro.

I.2.-Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko proiektuetakoak: 751,00 euro.

I.3.-Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetako proiektuetakoak: 966,00 euro.

I.4.-Jarduera eskualdaketak eta titulartasun aldaketak. Eskualdaketa bakoitzeko, aldatu gabe: 130,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 32,30 euro.

I.5.-Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 42,70 euro.

Kontzeptu guztietan, salbu eta ''Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak'' delakoan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %20 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren azalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

II. epigrafea.-Jarduera kaltegabeak.

II.1.-Jarduera lizentzia, irekitzeko lizentzia eta Nafarroako Foru Komunitatean abeltegiek ingurumen aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren 11. artikuluan (azaroaren 6ko 76/2006 Foru Dekretuaren arabera aldatuan) aipatzen den ziurtagiria: 180,00 euro.

II.2.-Jarduera eskualdatzea: 54,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 22,00 euro.

II.3.-Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 32,30 euro.

Kontzeptu guztietan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren azalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

III. epigrafea.-Lizentziaren definizio berria, kafetegi-taberna jarduerarako.

III.1.-Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 537,00 euro.

IV. epigragea.-Ikuskapenak, balorazioak eta txostenak.

IV.1.-Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Ikuskapen bakoitza: 54,00 euro.

IV.2.-Tramitatzen diren espedienteetan, Udalak egin edo eskatu behar dituen txosten teknikoak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Txosten bakoitza: 322,00 euro.

IV.3.-Eraikinen azterketei buruzko txostenak, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta. Txosten bakoitza: 322,00 euro.

IV.4.-Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenei eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak; bereziki, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ordainarazpenaren arlokoak. Txosten bakoitza: 322,00 euro.

IV.5-Udalaren txostenak, interesdunak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa. Txosten bakoitza: 180,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0914692