I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
152/2009 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Azkoiengo udal mugapeko 5. poligonoko 440. eta 5003. lurzatietan "Caluengoko Parkeko Telekomunikazio Sarea" instalatzeko. Desarrollo del Cable, S.A.k sustatu du.
2008ko abenduaren 16an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.
Desarrollo del Cable, S.A. enpresak, Caluengoko parke eolikoaren telekomunikazio sarea osatzeko helburuz, lurperatutako telekomunikazio sarearen tarte labur bat eraikitzeko proiektua egin du. Proiektua honetan datza: 40 zentimetroko zabalera eta metro bateko sakonera izanen duen zanga bat irekitzea, bertan dentsitate handiko polietilenozko 40x3 hodi hirukoitza instalatzeko. Proiektua Azagra-Zarrakaztelu Gasbidean hasten da, gutxi gorabehera 7. k.p.an, eta azpiestazio elektrikoaren eraikinaren ipar-mendebaldeko izkinan amaituko da. Guztira 58 metroko luzera izanen du.
Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko M) atalean sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikuluaren bidez esleitutako eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera eskuordetu baizaizkit,
EBATZI DUT:
1. Desarrollo del Cable, S.A.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Azkoiengo udal mugapean "Caluengoko Parkeko Telekomunikazio Sarea" instalatzeko.
2. Baimen horrek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin beharreko jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da artikulu horretan), baldintza hauekin:
-Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
3. Obrei hasiera eman aurretik 1.000 euroko fidantza jarri beharko da, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
4. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta espedientean interesa dutenek, Herri Administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Herri Administrazioek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.
6. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Basozaintzari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Azkoiengo Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko martxoaren 30ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0913180