I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
701/2009 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2009ko gastua egiteko baimena ematen duena.
Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, zerbitzu eta programa hauek modu koordinatuan kudeatuz: enplegua, lanean hastea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza sustatzekoak eta Nafarroako enpleguaren egoera eta horren gaineko politikak aztertzekoak. Diru-laguntza horien deialdiak 2009. urtea baino lehenago onetsi dira.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritako moduan.
Azaldutakoarekin bat, proposamen txostena ikusita, eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 11.2 artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2009ko gastua baimentzea. Hona hemen diru-laguntza horiek:
-Interes sozialeko obrak kontratatzeko diru-laguntzak, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Laneko kontseilariak otsailaren 10ean emandako 15/2005 Foru Aginduaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1693. zenbakia dutenak. 4.164.937 euro, "Interes sozialeko obrak kontratatzeko diru-laguntzak, EGF 2007ES05UPO001" izeneko 84100 881001 4609 241100 kontu-sailaren kargura.
-Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko diru-laguntzak, EGF, 1999ko ekainaren 15eko Ministerio-aginduak arautzen dituen laguntzen eskaerak aurkezteko epea ezartzen duen 2187/2005 Ebazpenaren bitartez arautuak. Ebazpen hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eman zuen, maiatzaren 30ean. Diru-laguntza horiek 1699. zenbakia dute diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean. 915.860 euro, "Toki garapena sustatzeko programak EGF 2007ES05UPO001" izeneko 84100 881001 4819 241105 kontu-sailaren kargura.
-Merkatuaren azterlanak eta toki sustapenerako kanpainak egiteko diru-laguntzak, EGF, 1999ko ekainaren 15eko Ministro-aginduak arautzen dituen laguntzen eskaerak aurkezteko epea ezartzen duen 2187/2005 Ebazpenaren bitartez arautuak. Ebazpen hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eman zuen, maiatzaren 30ean. Diru-laguntza horiek 1700. zenbakia dute Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean. 84.140 euro, "Toki garapena sustatzeko programak EGF 2007ES05UPO001" izeneko 84100 881001 4819 241105 kontu-sailaren kargura.
-Administrazio publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek kontratazioak egiteko diru-laguntzak, EGF, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emandako 3600/2006 Ebazpenaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1679. zenbakia dutenak. 630.000 euro, "Administrazio publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek kontratazioak egiteko diru-laguntzak, EGF 2007ES05UPO001" izeneko 84100 881001 4819 241106 kontu-sailaren kargura.
-Nekazaritzan enplegua laguntzeko planarentzako diru-laguntzak, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariak 2001eko apirilaren 6an emandako Foru Aginduaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1628. zenbakia dutenak. 103.372 euro, "Nekazaritzan enplegua laguntzeko plana" izeneko 84100 881001 4819 241108 kontu-sailaren kargura.
-Gizarteratze zentroek inbertsioak egiteko diru-laguntzak, otsailaren 4ko 26/2002 Foru Dekretuak aldatutako apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1697. zenbakia dutenak.196.000 euro, "Gizarteratze zentroek inbertsioak egiteko diru-laguntzak" izeneko 84100 881001 7819 241103 kontu-sailaren kargura.
-Enplegu lantegien programarako diru-laguntzak, EGF, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 2925/2006 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean 1692. zenbakia dutenak. 952.880 euro, "Lantegi eskolen, lanbide etxeen eta enplegu lantegien Programa, FSE 2007ES05UPO001" izeneko 84100 881001 4819 242200 kontu-sailaren kargura.
-Lantegi-eskoletako, lanbide etxeetako eta enplegu lantegietako ikasleentzako beketarako diru-laguntzak, EGF, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 2925/2006 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean 1677. zenbakia dutenak. 161.000 euro, "Lantegi-eskolen, lanbide etxeen eta enplegu lantegien Programa, FSE 2007ES05UPO001" izeneko 84100 881001 4819 242200 kontu-sailaren kargura.
-Enplegu arloko programa esperimentalentzako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 12an emandako 4055/2008 Ebazpenaren eta irailaren 18ko TAS 2643/2003 Aginduaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1703 zenbakia dutenak. 1.000.000 euro, "Enplegu programa esperimentalak" izeneko 84100 881001 4819 241113 kontu-sailaren kargura.
2. 2009rako kredituaren erreserba egiteko baimena ematea Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen ondoko diru-laguntzetarako:
-Gizarte bazterketako egoeran egonda, lan munduan eta gizartean txertatzeko zentroek kontratatutako langileen lan-kostuetarako diru-laguntzak, PO EGF Nafarroa, otsailaren 4ko 26/2002 Foru Dekretuak aldatutako apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuak arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1622. zenbakia dutenak. 930.000 euro, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko programak. PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izeneko 84100 881001 4819 241104 kontu-sailaren kargura.
-Emakumeak gizarteratzeko laguntza neurriak garatzeko diru-laguntzak, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariak martxoaren 14an emandako 36/2002 Foru Aginduaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1629 zenbakia dutenak. 75.000 euro, "Emakumeak gizarteratzeko laguntza neurrien garapena. PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izeneko 84100 881001 4819 241107 kontu-sailaren kargura.
-Lan munduan eta gizartean txertatzeko zentroek teknikariak kontratatzeko diru-laguntzak, otsailaren 4ko 26/2002 Foru Dekretuak aldatutako apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1625 zenbakia dutenak. 499.875 euro, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko kofinantzatu gabeko ekintzak" izeneko 84100 881001 4819 241111 kontu-sailaren kargura.
-Lan munduan eta gizartean txertatzeko zentroek enpresa normalizatuan lortutako laneratzeagatik diru-laguntzak, otsailaren 4ko 26/2002 Foru Dekretuak aldatutako apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1626 zenbakia dutenak. 63.105 euro, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko kofinantzatu gabeko ekintzak" izeneko 84100 881001 4819 241111 kontu-sailaren kargura.
-Lan munduan eta gizartean txertatzeko zentroek egindako merkatuaren azterlanengatik edo bideragarritasun planengatik diru-laguntzak, otsailaren 4ko 26/2002 Foru Dekretuak aldatutako apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1627 zenbakia dutenak. 12.020 euro, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko kofinantzatu gabeko ekintzak" izeneko 84100 881001 4819 241111 kontu-sailaren kargura.
-Langileek laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazteko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 11n emandako 437/2008 Ebazpenaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1694 zenbakia dutenak. 150.000 euro, "Laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko programak. PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izeneko 84100 881001 4709 241107 kontu-sailaren kargura.
-Enpresentzako diru-laguntzak emakumeak lan munduan sartzea eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 11n emandako 437/2008 Ebazpenaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1695 zenbakia dutenak. 100.000 euro, "Laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko programak. PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izeneko 84100 881001 4709 241107 kontu-sailaren kargura.
-Langile autonomoentzako diru-laguntzak emakumeak lan munduan sartzea eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 28an emandako 1737/2008 Ebazpenaren bitartez arautuak, Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 1696 zenbakia dutenak. 50.000 euro, "Autonomoentzako laguntzak, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko. PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izeneko 84100 881001 4709 241110 kontu-sailaren kargura.
3. Ebazpen hau igortzea Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2009ko martxoaren 12an.-Zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.
Iragarkiaren kodea: F0911914