59. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

181/2009 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Tablet-PCak eskuratuz Nafarroako sare itunduko ikastetxeetan IKTak curriculumean sartzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

Ebazpen honen helburua diru-laguntzak emateko arauak finkatzeko deialdi bat onestea da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa betez.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tablet-PCak eskuratuz Nafarroako sare itunduko ikastetxeetan IKTak curriculumean sartzeko diru-laguntzen deialdia onestea. Deialdi hori ebazpen honen eranskinean txertatu da.

2. 250.000 euroko (BEZa barne) gehieneko gastua baimentzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Tablet-PCak" izeneko 410001-41820-7811-325100 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izanen dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpena eta aplikazio egintzak igortzea Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Erosketa Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko apirilaren 8an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Nafarroako sare itunduko ikastetxeetan IKTak curriculumean sartzeko diru-laguntzen deialdia

Oinarriak

Lehenbizikoa.-Xedea.

Deialdi honen xedea da Tablet-PCak eskuratuz Nafarroako sare itunduko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasgeletan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) curriculumean sartzeko eta teknologia horiei buruzko gaitasunak garatzeko proiektuetarako diru-laguntzak ematea.

Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa 250.000 euro izanen da.

Bigarrena.-Onuradunak.

Deialdia Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxe pribatu itunduei zuzendu zaie, eta ikasmaila jakin bateko ikasleek parte hartuko dute dagozkien irakasleekin.

Hirugarrena.-Proiektu esperimentalaren ezaugarriak.

Aurkezten diren proiektuen helburua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera Lehen Hezkuntzako ikasgela arruntean sartzea da; horretarako ikasleek eskola orduen %25ean gutxienez Tablet-PCak erabiliko dituzte banaka, curriculum arlo hauetako hirutan gutxienez: Gaztelania eta Literatura eta, hala denean, Euskal Hizkuntza eta Literatura, Matematika, Natur, Gizarte eta Kultur Ingurunearen Ezagutza, Arte Hezkuntza eta Atzerriko Hizkuntza. Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleek banaka erabili ahal izanen dituzte baliabide horiek.

Laugarrena.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

4.1.-Departamentuak egokienak diren proiektuak aukeratuko ditu, eta horien kostuaren %80 gehienez diruz lagunduko du, lote osorako gehienez 25.000 euro emanda. Lerro 1 edo 2 dauzkaten ikastetxeek lote oso baterako diru-laguntza eskatu ahal izanen dute, eta 3 lerro edo gehiago dauzkatenek gehienez 2 lotetarako diru-laguntza eskatu ahal izanen dute, osagarri eta guzti.

4.2.-Lote bakoitzak honako hau edukiko du gutxienez:

-Proiektua gauzatzen ari den Lehen Hezkuntzako ikasmailako ikasle bakoitzarentzako Tablet-PC bat.

-Ikasgela bakoitzeko Tablet-PC bat irakasleentzat, ataka-errepikagailua duela.

-Tableten bateriak biltzeko eta kargatzeko gurditxo-armairuak.

Bosgarrena.-Baldintza teknikoak.

Diru-laguntza eskatu ahal izateko, irailaren 1ean, Tablet-PCak erabiltzen diren ikasgeletan sarera konektatzeko gaitasuna izan beharko da ahalmen nahikoarekin, baita bideo-proiektore bat eta proiektua garatzeko beharrezkoak diren tresna guztiak ere.

Seigarrena.-Jabetza intelektuala.

IKTak sartzeko proiekturako diru-laguntza jasotzen duen ikastetxeak proiektu horren barruan landu dituen materialak Hezkuntza Departamentuaren eskura jarriko ditu, eta Hezkuntza Departamentuak material horiek erabili ahal izanen ditu, betiere egilea nor izan den aipatuta.

Zazpigarrena.-Diru-laguntzaren xedea ez betetzea.

Proiektuaren ebaluazio partziala negatiboa bada, diru-laguntzaren helburua bete ez bada edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusita dauden kasuetako bat gertatzen bada, jaso diren kopuruak itzuli beharko dira eta, gainera, kasuan-kasuan bidezkoak diren zehapenak ezarriko dira.

Zortzigarrena.-Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honetan parte hartzen duen ikastetxeak konpromiso hauek hartuko ditu:

8.1.-Aipatu diren arloetan baliabide horiek erabiltzeko proiektu bat landu eta abian jartzea hurrengo hiru ikasturteetan. Ikasturte bakoitzaren hasieran ikastetxeak berak proiektua beste arlo batzuetara bideratu ahal izanen du, baldin eta ikastetxearen taldekatzearen eta ohiko lanaren ezaugarriek hori komenigarria dela erakusten badute.

8.2.-Proiektuaren helburuak lortzeko irakasle egonkor nahikoek hurrengo hiru ikasturteetan parte hartuko dutela bermatzea, baldin eta irakasle horiek esperientzia ezarriko den ikasmailan aritzekoak badira.

8.3.-Esperientzia Lehen Hezkuntzako ikasmailetako bateko ikasle guztiei aplikatzea.

8.4.-Proiektu esperimentalak jartzen dituen ekipoak babesteko segurtasun neurriak xedatu edo gaitzea, proiektuaren lehenengo 3 ikasturteetan gutxienez .

8.5.-Ikastetxean baliabide horien inbentarioa egitea eta horien erabilera zehaztea deialdi honen oinarrietan ezarritakoaren arabera. Departamentuak diru-laguntza honen bidez eskuratu den ekipamendua kontrolatu eta ikuskatu ahal izanen du proiektu honek irauten duen bitartean.

8.6.-Irakasle bat proposatzea ikastetxean proiektua koordinatzeko. Irakasle horrek IKTen arloko koordinazioko zereginak izanen ditu, dela ekipamenduaren eta azpiegituren mantentze-lanen ondoriozkoak, dela esperientziarako laguntza metodologikoa ematekoak.

8.7.-Esperientziaren bilakaerari buruzko txostena egitea hiru hilean behin, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak hori aztertzeko ikuskapena egiten ahal duela tokian bertan.

8.8.-Hurrengo hiru ikasturteetako ekainaren 15a baino lehen, ikastetxeari dagokion ILZn ikasturteetako bakoitzean egin den lanaren memoria uztea, euskarri informatikoan eta paperezko euskarrian.

8.9.-Erraztasunak ematea Hezkuntza Departamentuak deialdi honen eremuan antolatzen dituen prestakuntza jardueretan, bileretan, etab. irakasleek parte har dezaten.

Bederatzigarrena.-Eskaerak egiteko epeak eta aurkeztu beharreko agiriak.

9.1.-Deialdi honetan parte hartzeko eskaera ikastetxearen titularrak eginen du.

9.2.-Titularrak I. eranskineko eskabidea beteko du eta oinarri honetako 9.5 atalean aipatzen diren agiriekin batera aurkeztuko.

9.3.-Eskaera Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) aurkeztuko da, edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarrita dauden bideetako edozein erabiliz, gehienez 25 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

9.4.-Eskatzen diren baldintzetako bat betetzen ez bada, jakinarazten den egunetik aurrera hamar eguneko epean konpondu beharko da huts hori.

9.5.-Eskaerei ondoko agiriak erantsi behar zaizkie, formatu elektronikoan edo bestela paperean:

9.5.1.-IKT baliabideak ikasgelan sartzeko proposatzen den proiektua: egin behar diren jardueren deskribapena, arreta berezia jarriz jarduera horiek dakartzaten alderdi berritzaileetan; halaber, hirugarren oinarrian aipatzen diren ezaugarriak, baliabideak parte hartzen dutenen artean antolatzeko modua eta ikastetxeak proiektua gauzatzen laguntzeko duen prestasuna.

9.5.2.-Ikastetxean IKTak sartzeko orain arte egin diren jardueren memoria.

9.5.3.-Proiektu honen garapenerako konpromisoa duten irakasleen zerrenda, II. eranskinaren arabera.

Hamargarrena.-Deialdiaren ebazpenerako irizpideak.

10.1.-Aurkeztu diren proiektuak baloratzeko, Batzorde bat eratuko da. Batzorde horretako kideak hauek izanen dira:

Batzordeburua:

-Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuko zuzendaria edo berak izendatzen duena.

Idazkaria:

-Hezkuntza Departamentuko Erosketa Bulegoko burua.

Batzordeko kideak:

-Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

-Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Ataleko burua.

-Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien Bulegoko burua.

-Teknologia berrietako irakasle aholkularia.

10.2.-Batzordeak ondoko irizpideak kontuan hartuz baloratuko ditu eskaerak:

10.2.1.-Irakasle parte-hartzaileen finkotasuna eta IKTetan duten prestakuntza. 3 puntu bitarte.

10.2.2.-Proiektu osoaren eta adierazitako lan ildoen kalitatea eta bideragarritasuna. 5 puntu bitarte.

10.2.3.-Eskaera egiten duen ikastetxeak teknologia berrietan izan duen lan ibilbidea eta dagokion ILZak emandako txostena. 4 puntu bitarte.

10.2.4.-Proiektuaren koordinatzaile izateko proposatutako pertsonak zenbaterainoko prestakuntza duen. 2 puntu bitarte.

10.2.5.-Erabiliko diren instalazioen segurtasun neurriak. Puntu 1 bitarte.

10.2.6.-Egoera soziokultural ahulekin edo ikastetxera berandu sartu izanarekin loturik, hezkuntzako behar bereziak dituzten ikasleen kopurua (errolda egiteko Hezkuntza Departamentuak jasotako azkeneko datuekin alderatuko dira datu horiek). 2 puntu bitarte.

10.3.-Batzordeak egokiak diren txosten teknikoak eskatu ahal izanen ditu, baita Departamentuaren aholkua eskatu ere; halaber, ikastetxeetan proiektua koordinatzen dutenei informazio osagarria eskatu ahal izanen die, proiektuaren edukiak argitzeko eta proiektua abian jarri eta garatzeak sortzen dituen eskaerak aztertzeko.

10.4.-Batzordeak proiektuak aztertuko ditu eta onartzen dituen eskatzaileen zerrenda eginen du, lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta.

10.5.-Diru-laguntzaren onuradunak aurreko puntuan aipatzen den zerrendaren ordenaren arabera agertzen diren proiektuak izanen dira, aurrekontuko kreditua agortu arte.

Hamaikagarrena.-Diru-laguntzaren ordainketa.

Batzordeak diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa zehaztuko du, eta eskatzaile bakoitzari aplikatu ahal izanen zaion irizpide orokor bati eutsiko dio.

Ateratzen diren kopuruak 2009ko azken lauhilekoan ordainduko dira, egin den gastu osoa justifikatu ondoren. Gastu hori dagozkion fakturak aurkeztuz justifikatuko da.

Hamabigarrena.-Proiektu esperimentalaren jarraipena eta ebaluazioa.

12.1.-Hezkuntza Departamentuak proiektuen jarraipena eta balorazioa eginen du.

12.2.-Hezkuntza Departamentuak ikastetxeari berrikuntza proiektu batean parte hartu izanaren egiaztagiria emanen dio.

12.3.-Departamentuak proiektuen ebaluazioa eginen du proiektua ezarrita dagoen ikasturte bakoitzeko abuztuaren 31 baino lehen.

12.4.-Departamentuak, proiektuak ebaluatzerakoan, honako hauek hartuko ditu kontuan: IKT koordinatzaileak aurkezten duen amaierako memoria eta proiektuari esleitutako irakasle aholkulariak egiten duen txostena.

12.5.-Departamentuak beharrezkotzat jotzen badu, aurreko puntuak aipatzen dituen pertsonak bertaratzea eska dezake, bai eta esperientziaren bilakaerari buruzko hiruhilekoko txostenak ebaluatu ere.

12.6.-Onuradunetako batek diru-laguntzari uko egiten badio edo edozein arrazoirengatik diru-laguntzaren onuradun ezin bada izan, 10.4 ataleko zerrendan hurrengoa dena izanen da onuradun.

Hamahirugarrena.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Ematen diren diru-laguntzak Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko dira.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua: "Nafarroako sare itunduko ikastetxeen Lehen Hezkuntzako ikasgeletan 2009-2010 ikasturtean IKTak sartzeko diru-laguntzen deialdia"

1. Ikastetxearen identifikazioa:

Izena:

Helbidea:

Herria:

Helbide elektronikoa:

P.K.:

Telefonoa:

Titularra

2. Proiektuaren identifikazioa:

Proiektu esperimentala egin behar den ikasgeletan sareari lotzeko gaitasuna

EZ

BAI

Sareko ahoa (kablea)

WIFI

Ikastetxeko ikasle kopurua, guztira, 2008-2009 ikasturtean

G E

2008-2009 ikasturteko ikasle kopurua

1.a

G

E

2.a

G

E

3.a

G

E

4.a

G

E

5.a

G

E

IKTen koordinatzailea (izen-deiturak)

Irakasle parte-hartzaileen kopurua

G E

Berariazko hezkuntza premiak dituzten ikasleen kopurua

G E

Berandu sartu diren ikasleen kopurua

G E

Ikastetxearen ordezkari gisa, "Nafarroako sare itunduko ikastetxeen Lehen Hezkuntzako ikasgeletan 2009-2010 ikasturtean IKTak sartzeko diru-laguntzen deialdian" parte hartzea eskatu nahi dut, aurkeztutako proiektua garatzeko.

........................, ........ 2009ko ...........................aren ........................(e)an.

(Ikastetxearen zigilua) Honako hau ordezkatuz: Titularra

Sinatua: .............................................

OBREN ETA MANTENTZE-LANEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

II. ERANSKINA

Proiektuan parte hartzeko eskaera

Proiektuan izena emanen duten irakasleen kopurua (proiektua koordinatzen duena zenbatu gabe)

Ikastetxearen datuak:

Ikastetxea:

ILZ honi atxikia:

Ikastetxeko irakasle kopurua, guztira:

Lehen Hezkuntzako ikasleen kopurua, guztira:

Proiektua koordinatzen duenaren datuak:

NANa

Izena

Deiturak

IKTei buruzko prestakuntza maila

IKTei buruzko prestakuntza orduak, guztira

Ikastetxean duen finkotasuna

Kontratu mota:

Lanaldi mota:

Parte hartzen duen irakaslearen datuak:

-1. parte-hartzailea

NANa

Izena

Deiturak

IKTei buruzko prestakuntza maila

IKTei buruzko prestakuntza orduak, guztira

Ikastetxean duen finkotasuna

Kontratu mota:

Lanaldi mota:

-2. parte-hartzailea

NANa

Izena

Deiturak

IKTei buruzko prestakuntza maila

IKTei buruzko prestakuntza orduak, guztira

Ikastetxean duen finkotasuna

Kontratu mota:

Lanaldi mota:

-3. parte-hartzailea 3

NANa

Izena

Deiturak

IKTei buruzko prestakuntza maila

IKTei buruzko prestakuntza orduak, guztira

Ikastetxean duen finkotasuna

Kontratu mota:

Lanaldi mota:

-4. parte-hartzailea 4

NANa

Izena

Deiturak

IKTei buruzko prestakuntza maila

IKTei buruzko prestakuntza orduak, guztira

Ikastetxean duen finkotasuna

Kontratu mota:

Lanaldi mota:

.........................., ........ 2009ko ...........................aren ........................(e)an.

(Ikastetxearen zigilua) Honako hau ordezkatuz: Titularra

Sinatua: .............................................

Iragarkiaren kodea: F0914367