59. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

229/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak araubide estentsiboetan sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dituena.

Europar Batasuneko Nekazaritza Politika 2003az geroztik berritu da. Erreforma horrek ingurumenaren, baliabideen erabilera orekatuaren eta abereen ongizatearen errespetuaren alde egiten du apustu. Eredu hori bultzatu beharra dago, ikuspegi tekniko eta ekonomiko huts-hutsetik eragimen gutxiagokoak izan daitezkeen ekoizpen praktikak sustatuz, ingurumenarekiko errespetu handiagoa dute eta.

Araubide estentsiboko abeltegiei dagokienez, hemengo arrazen erabilerak eragimen handiagoa bermatzen du baliabide naturalen aprobetxamenduan, elikatzen dituen ingurunera egokituriko abereak izateagatik, hain zuzen ere. Arraza horien erabilera sustatu eta hobekuntza genetikoa bultzatu behar da.

Estatuko laguntza onesteko Europako Batzordearen agiriaren arabera, hori ingurumenarekiko konpromisoetarako edo abereen ongizateari buruzko laguntza bat da, bakarrik ingurumenarekiko eta abereen ongizateari buruzko konpromiso horiek nahita beren gain hartzen dituzten nekazariei emanen zaiena, guztira bost urtez araubide estentsibo eta ez-intentsibo bat aplikatzeko. Hona hemen neurriaren ondorio onuragarri batzuk: ingurumena babestu eta zaintzea, biodibertsitatea zaintzea, aniztasun genetikoa babestea, baliabide naturalak gehiago erabiltzea, naturgunea zaindu eta hobetzea, energia fosileen kontsumoa gutxitzea, higadurak saihestea, suteetarako arriskua saihestea, larreak eta bazkalekuak egoki mantendu eta kudeatzea, larratze egokia bermatzea, ekosistema bakarrak zaintzea, abereen ongizatea praktika eramangarriagoen bidez hobetzea eta herrietako bizilagunak finkatzea.

Kontsumitzaileak eskatzen dituen abere produktuetan aldaketa garrantzitsuak gertatzen ari dira, eskariak kalitate egiaztatuko produktuetara eta jatorrizko ziurtagiria dutenetara jotzen badu. Horregatik, sustatu behar da abeltzainak elikagaien kalitate bereiziko sistemetan integratzea, jatorrizko deituren, adierazpen geografiko babestuen, ekoizpen ekologikoen, abere ekoizpen integratuen eta espezialitate tradizional bermatuen babesean.

Abenduaren 21eko 1724/2007 Errege Dekretuaren bidez, hemengo abere arrazak araubide estentsiboetan ekoizteko sistemak sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren. Dekretu horrek Espainia osoko diru-laguntzen esparrua ezartzen du, Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren aurrekontuen kontura, araubide arrunteko autonomia erkidegoendako.

Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak autonomia erkidegoei errege dekretu horren bidez arauturiko diru-laguntzak pagatzeko diru-kopuruak transferituko dizkie, aurrekontuetan dagoen diruaren arabera eta Aurrekontuei buruzko azaroaren 23ko 47/2003 Legearen 86. artikuluan xedaturikoarekin bat. Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan, ministerioak ez du funtsik transferituko arautegia Nafarroan aplikatzeko. Beraz, Nafarroako Foru Komunitateak funts berekien bidez finantzatu beharko ditu eskaerak.

Errege dekretuak azken xedapenetako bigarrenean dioenez, Europako Batzordearen erabaki positiboa izanen da laguntzak pagatzeko baldintza, Europar Batasuna osatzeko tratatuaren 88.3 artikuluan xedaturikoarekin bat. Laguntzen baimena 2008/C 329/01 Jakinarazpenean ageri da. 2008ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen.

Batzordeak laguntzei emaniko baimena kontuan hartuz, komeni da laguntza araubide hori Nafarroan garatzea, abenduaren 21eko 1723/2007 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera. Horren bidez, hemengo abere arrazak araubide estentsiboetan sustatzeko diru-laguntzei buruzko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Horrenbestez, hemengo abere arrazak araubide estentsiboetan ekoizteko sistemak sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri behar dira eta, horrekin batera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 3/2003 Lege Orokorrean xedaturikoarekin bat, 1724/2007 Errege Dekretua aplikatzea, hori oinarrizkoa izan dadin eman baita, Konstituzioaren 149.1.13 artikuluarekin bat. Artikulu horrek Estatuari jarduera ekonomikoaren orotariko plangintzaren oinarrien eta koordinazioaren arloan eskumen esklusiboak ematen dizkio eta autonomia erkidegoei laguntzen kudeaketa esleitzen die.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Oinarri arautzaileak onestea.

Hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak Nafarroako Foru Komunitatean araubide estentsiboetan sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Lehen xedapen gehigarria.-Laguntzetarako 2009ko deialdia.

1. Hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak araubide estentsiboetan sustatzeko diru-laguntzen deialdia onestea, 2009rako.

2. 2009rako eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera hasi eta argitaratzen denetik 20 egun natural pasata bukatuko da.

Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

Laguntza hauetarako 350.000 gastua onestea, 2009ko aurrekontu orokorretako "PDR FEADEReko ingurumen arloko neurriak" izeneko 710001 71230 4700 414202 kontu-sailaren kargura.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko apirilaren 29an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak araubide estentsiboetan sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak, 2009rako

Lehena.-Xedea eta esparrua.

Agindu honen xedea abenduaren 21eko 1724/2007 Errege Dekretuaren bidez arauturiko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2009ko deialdia ezartzea da, hemengo abere arrazak Nafarroako Foru Komunitatean araubide estentsiboetan ekoizteko sistemak sustatzeko.

Bigarrena.-Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak abenduaren 21ko 1724/2007 Errege Dekretuan ezartzen dira, foru agindu honen bidez ezartzen diren baldintza osagarriek mugaturik. Dekretu horren bidez, hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak araubide intentsiboetan sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Hirugarrena.-Onuradunak.

1. Pertsona fisikoak edo juridikoak izaten ahalko dira laguntza hauen onuradunak, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat erregistraturiko abeltegien titularrak badira eta 1724/2007 Errege Dekretuan eta foru agindu honetan ezarririko betebeharrak betetzen badituzte.

2. Abeltegiek Nafarroan kokaturik egon beharko dute eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abeltegien Erregistroan inskribaturik.

Laugarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Abenduaren 21eko 1724/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Bosgarrena.-Onuradunen betebeharrak.

Abeltegien titularrek, laguntza hauen onuradun izateko, 1724/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarririko betebehar eta konpromisoak bete beharko dituzte. Hitz emanen dute bost urtez beteko dituztela, ezinbesteko kasuetan izan ezik, hala nola, hustuketa sanitario bat, epizootiak eta abar gertatzen direnean.

Onuradun bakoitzak gehienez ere elkarren segidako bost ekitaldiz kobratzen ahalko dituzte laguntza hauek, betebeharrak betetzeko urteroko konpromisoa aurkeztu ondoren, 1724/2007 Errege Dekretuaren 6.4 artikuluan xedaturikoarekin bat, deialdia onesten duen foru aginduak ezartzen duen ereduaren arabera.

Seigarrena.-Laguntzen zenbatekoa, mugak eta bateragarritasuna.

Gehieneko zenbatekoa eta mugak 1724/2007 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezartzen dira.

Laguntzen mugek, bakarrik edo beste edozein administraziok, entitate publikok, pertsona fisiko edo juridikok ematen dituen bestelako laguntzei gehiturik, ezin izanen dute gainditu diru-laguntzaren xede den jardueraren kostu osoa, ez eta Batzordeak 2006ko abenduaren 15ean 1857/2006 EE Erregelamenduan, 70/2001 EE Erregelamendua aldatzen duen horretan, ezartzen diren mugak ere. Erregelamendu hark nekazaritzako produktuak ekoizten diharduten enpresa txiki eta ertainendako estatuko laguntzen Tratatuaren 87. eta 88. artikuluen aplikazioa du hizpide.

Foru agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak bestelako administrazio publikoek eta Espainiako edo nazioarteko entitate publiko eta pribatuek helburu eta xede bererako ezartzen ahal dituenekin bateragarriak izanen dira, 1724/2007 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Zazpigarrena.-Eskaerak eta aurkezteko epea.

1. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igorriko dira. Departamentu horretako Erregistroan eta bere mendeko nekazaritza bulegoetan aurkeztuko dira. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein tokitan aurkez daitezke.

2. Eskabidea II. eranskinean ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan, nekazaritza bulegoetan eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web-orriko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da.

Zortzigarrena.-Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honetako laguntzak norgehiagoka emanen dira. Aurrekontuetako baliabideak dirua dagokien azken taldearen eskaera guztiak finantzatzeko aski ez badira, talde horren eskaeren barruan kobratu beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.

2. Eskaerak baremo honen arabera lehenetsiko dira:

a) 5 puntu, eskatzaileak maiatzaren 1ean betebehar hauek betetzen baditu: nekazaritza izatea ogibide nagusia eta eskaera aurkeztean bere abeltegi guztietako ugaltzaileen ALUen %50 baino gehiago hemengo arrazen zuhaitz genealogikoetan inskribaturik egotea.

b) 4 puntu, eskatzaileak maiatzaren 1ean betebehar hau betetzen ez badu: nekazaritza izatea ogibide nagusia, betiere eskaera aurkeztean bere abeltegi guztietako ugaltzaileen ALUen %50 baino gehiago hemengo arrazen zuhaitz genealogikoetan inskribaturik badaude.

c) 3 puntu, eskatzaileak maiatzaren 1ean betebehar hau betetzen badu: nekazaritza izatea ogibide nagusia eta eskaera aurkeztean hemengo arrazaren liburu genealogikoa kudeatzen duen elkarteak haren abeltegi guztietako ugaltzaileen ALUen %50 baino gehiagori arrazaren estandarra betetzearen ziurtagiria eman badie.

d) 2 puntu, eskatzaileak maiatzaren 1ean, betebehar hau betetzen ez badu: nekazaritza izatea ogibide nagusia, betiere eskaera aurkeztean hemengo arrazaren liburu genealogikoa kudeatzen duen elkarteak haren abeltegi guztietako ugaltzaileen ALUen %50 baino gehiagori arrazaren estandarraren betetzearen ziurtagiria eman badie.

e) Puntu bat, maiatzaren 1ean, eskatzaileak betebehar hau betetzen badu: nekazaritza izatea ogibide nagusia.

Bederatzigarrena.-Eskatutako betebeharrak frogatzeko modua eta laguntzak emateko irizpide objektiboak.

Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

1. IFZren edo IFKren fotokopia.

2. Abeltegia azaltzen duen memoria, abeltzainak sinatua, honako kontu hauek biltzen dituena: instalazioen eta abereendako postuen zerrenda, abere kopurua eta mota, 1724/2007 Errege Dekretuaren eranskinaren arabera; eta abereendako eremua, abere karga kalkulatzeko. Memoriak gutxienez ere foru agindu honen III. eranskineko agiriak eta adierazpenak bilduko ditu.

3. Abeltegia kudeatzeko programak gutxienez ere foru agindu honen III. eranskinean ageri diren agiri eta adierazpenak bilduko ditu eta bertan esparru hauek zehaztuko dira:

a) Ingurumena.

b) Abereen ongizatea.

c) Abeltegiko higienea, giza kontsumorako ez diren abere jatorriko azpiproduktuen eta hondakinen kudeaketa barne.

d) Abereen elikadura.

e) Abereen osasuna.

f) Ekoizpena eta erabilera, hazkuntza eta ugalketa barne.

4. 1724/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezartzen diren betebeharrak betetzen direla honako hauek aurkeztuz frogatuko da:

a) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren baimena, laguntza eta, bereziki, abere dentsitatea kalkulatzeko erabili beharrekoa, ordainketa bakarreko araubideari buruzko eskabide bakarrean adieraziriko datuak, eremuagatik nekazaritza produktu batzuendako ordainketa, nekazaritza primak, Nafarroako eskualdeetako kalte-ordainak eta nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak.

b) Abeltegiaz arduratzen den albaitariaren edo Osasun defentsarako elkartearen ziurtagiria, abeltegiak abeltzaintza sektore bakoitzerako higiene praktika egokietarako jarraibideak betetzen dituela dioena.

c) Abeltegiaz arduratzen den albaitariaren edo Osasun defentsarako elkartearen ziurtagiria, abeltegiak higiene eta osasun programa bat eta abeltegia kudeatzeko programa gauzatzekoa eduki eta aplikatzen dituela dioena, 1724/2007 Errege Dekretuaren 7.b) artikuluan zehaztu denarekin bat.

d) Hazleen elkartearen arduradunak emaniko ziurtagiria, laguntza honen xede izan diren ugaltzaileak liburu genealogikoetan inskribaturik daudela edo, halakorik ezean, entitate horrek espresuki arraza eredukotzat jo eta ziurtatu dituela dioena. Gainera, ziurtagiri horretan kontu hauek adierazi beharko dira:

-Galzorian dauden hemengo arrazen ugaltzaile kopurua, laguntzaren eskaeraren egunean edo gehienez ere 10 egun lehenago dagoena, banakako identifikazioa eta adina adieraziz.

-Hemengo arrazen ugaltzaile kopurua, laguntzaren eskaeraren egunean edo gehienez ere 10 egun lehenago dagoena, banakako identifikazioa eta adina adieraziz.

-Abeltegiko hemengo arrazetako abere ugaltzaileek ofizialki onetsiriko zainketa eta hobekuntza programa batean parte hartzen dutela (bidezkoa denean).

e) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena ematea Zerga Administrazio, Gizarte Segurantza eta Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunarekiko eginbeharrak eguneraturik dauzkala telematika bidez egiaztatzeko. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena eman ezik, ziurtagiriak igorri beharko ditu.

f) Berariazko prestakuntza ikastaroetara joan delako ziurtagiria edo ikastaro horietara joateko konpromisoa. Hala ere, nekazaritza edo abeltzaintza arloan titulazio akademiko bat daukatenak salbuetsiak egonen dira.

g) Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, laguntza eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala beterik.

Hamargarrena.-Ebaluazio organoa.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.

Hamaikagarrena.-Deialdiaren antolamendua, prozedura eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, betebehar hauek egiaztatuko dira: eskatzaileak hirugarren oinarrian xedaturikoarekin bat onuradun izan daitekeela eta bederatzigarren oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu dituztela. Eskaerak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio 15 egun naturaleko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko zaio.

2. Eskaera beterik, Abeltzaintza Zerbitzuak ebaluazioa egin eta ebazpena proposatuko du.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du laguntzei buruz, eta espresuki adieraziko du zer eskaera ezetsi diren.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea sei hilabetekoa izanen da. Epea ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Hamabigarrena.-Justifikatzeko modua, epea eta eta ordainketa.

1. Onuradunek frogatu beharko dute laguntzak beren helbururako erabili dituztela eta harturiko funtsak aplikatu dituztela, laguntza emateko kontuan hartu ziren betebeharrak, bereziki foru agindu honen 9.2 oinarrian aipatzen direnak, bete dituztela dioen erantzukizuneko aitorpen baten bidez, foru agindu honen III. eranskinean ageri den ereduaren arabera. Foru agindu honen 9.4.d) oinarrian aipatzen den ziurtagiria aurkeztu beharko dute, bakarrik aldaketa nabarmenak gertatzen direnean, alegia, liburu genealogikoan inskribaturiko abereen ziurtagiriaren aldean datuen %± 10 aldatzen direnean.

2. Justifikatzeko epea 2009ko urriaren 15a arte izanen da.

3. Diru-laguntzak banku-transferentzia baten bidez eginen dira.

Hamahirugarren oinarria.-Datuak kontrolatu eta egiaztatzea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko zerbitzu teknikoek, Europar Erkidegoen interes finantzarioen babesari buruzko 2988/95 CE, EURATOM Erregelamenduan oinarriturik, aurkezturiko eskaeren ikuskapen tekniko eta finantzarioak eginen dituzte. Hori horrela, Abeltzaintza Zerbitzuak egiaztatuko du betebeharrak eta onetsiriko eskaeren xedea betetzen direla, eskaeren %5etan gutxienez zorizko kontrolak eginez.

Diru-laguntzen esleipen-hartzaileek justifikatu beharko dituzte, bederatzigarren eta hamabigarren oinarrietan eskatzen diren agiriak aurkeztuz eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzura igorriz.

Betiere, organo emaileak egiaztatzen ahalko du harturiko kopuruak aurreikusiriko helbururako erabili direla, komenigarritzat jotzen dituen ikuskapen eta kontrol tresnen bidez, diru-laguntzaren ezaugarrien arabera.

Hamalaugarren oinarria-Ebazpena aldatzea, ez-betetzeak eta itzultzea.

1. Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen edozein aldaketak laguntza emateko ebazpena aldatzea ekarriko du berarekin. Halaber, Espianiako edo nazioarteko bestelako administrazio edo entitate publiko edo pribatuek emaniko diru-laguntzak ere lortzen badira, laguntza hauek emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

2. Onuradunak diru-laguntza kobratzeko eskaturiko betebeharrak betetzen ez baditu, izan litzakeen bestelako erantzukizunak deusetan galarazi gabe, kobraturiko diru-laguntzarako eskubidea galduko du eta kobraturiko zenbatekoa eta ordainketa egin zenez geroztik legez ezarririko berandutza interesak itzuli beharko ditu, pagatu bazaio.

Hamabosgarren oinarria.-Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Foru agindu honetan eta honen oinarri arautzaileetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da, eta litekeena da zehapenak ezartzea.

2. Diru-itzultzeen, arau-hausteen eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Hamaseigarren oinarria.-Informatu beharra.

Nafarroako Foru Komunitateak aurreko urtean onartu eta pagaturiko laguntzei buruzko datu zehatzak igorriko ditu Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministeriora, urtean urteko apirilaren 1a baino lehen.

Hamazazpigarren oinarria.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Foru agindu honetako laguntzak hartzen dituztenen zerrenda Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

II. ERANSKINA

Hemengo abere arrazak araubide estentsiboetan ekoizteko sistema sustatzeko diru-laguntzaren eskaera

TITULARRAREN DATUAK

Izen-deiturak edo sozietatearen izena

IFZ edo IFK.

Abeltegiaren zenbakia

Helbidea

Posta kodea

Herria

Udalerria

Telefonoa

ORDEZKARIAREN DATUAK

Izen-deiturak edo sozietatearen izena

IFZ edo IFK.

Abeltegiaren zenbakia

PAGATZEKO DATUAK

Entitate finantzarioa

Kontu zenbakia (20 digitu)

ESKAERA HONEKIN BATERA AURKEZTEN DIREN AGIRIAK

  • NANaren edo IFZren fotokopia.
  • Abeltegia azaltzen duen memoria, abeltzainak sinatua.
  • Abeltegia kudeatzeko programa.
  • Abeltegiko albaitariaren edo Osasun defentsarako elkartearen ziurtagiria, abeltegiak abeltzaintza sektore bakoitzerako higiene praktika egokietarako jarraibideak betetzen dituela dioena.
  • Abeltegiko albaitariaren edo Osasun defentsarako elkartearen ziurtagiria, abeltegiak higiene eta osasun programa bat eta abeltegia kudeatzeko programa gauzatzekoa eduki eta aplikatzen dituela dioena.
  • Hazle elkartearen arduradunak luzaturiko ziurtagiria.
  • Berariazko prestakuntza ikastaroetara joan delako ziurtagiria edo ikastaro horietara joateko konpromisoa.
  • Transferentzia bidezko ordainketa (Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren ordainketa bakarra ez beste kontu bat badu bakarrik).
  • Norbaiten ordezkari izanez gero, ahalduntza frogatzen duen agiriaren kotokopia konpultsatua.

ADIERAZTEN DUT:

Inprimaki honetan azaltzen den abeltegiaren titularra dela eta abeltegi hori Abeltegien Erregistroan inskribaturik dagoela, honako espezie hauekin: ...................................................................................................................

  • Abere kargaren eta 1724/2007 Errege Dekretuaren eranskinean azaltzen diren liburu genealogikoetan inskribaturik dauden ugaltzaileen gutxieneko portzentajearen betebeharrak betetzen dituela.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren arabera, diru-laguntzen onuradun izateko debeku batean ere ez dagoela.

Eskatzaileak dioenez betetzen dituen betebeharrak eta ofizioz egiaztatuko direnak.

  • Maiatzaren 1ean nekazaritza du ogibide nagusia.
  • Eskaera aurkeztean, abeltegi osoko ugaltzaileen ALUen (Azienda Larriko Unitateen) %50 baino gehiago kasuan kasuko hemengo arrazaren liburu genealogikoetan inskribaturik daude.
  • Eskaera aurkeztean, abeltegi osoko ugaltzaileen ALUen (Azienda Larriko Unitateen) %50 baino gehiagori kasuan kasuko hemengo arrazaren liburu genealogikoa kudeatzen duen elkarteak arraza estandarraren ziurtagiria eman badie.
  • Nafarroako aratxea adierazpen geografiko babestuaren bidez merkaturatzen du.
  • Nafarroako arkumea adierazpen geografiko babestuaren bidez merkaturatzen du.
  • Idiazabalgo edo Erronkariko gazta jatorrizko deituraren bidez merkaturatzen du.
  • Ekoizpen ekologikoaren bidez merkaturatzen du

BAIMENA EMATEN DIE:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Estatuko Zerga Administrazioko Agentzia, Gizarte Segurantza eta Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunarekiko eginbeharrak eguneraturik dauzkala telematika bidez egiaztatzeko.
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren eskaera bakarrean adierazten diren datuak erabiltzeko.

KONPROMISOA HARTZEN DU:

  • 1724/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan eta eranskinean ezarririko betebeharrak betetzeko, bost urtez.
  • 5 urteko konpromisoa bukatzean, bere abeltegiko abereen %40 ofizialki aitorturiko entitate batek kudeaturiko liburu genealogikoetan inskribaturik edukitzeko.

ESKATZEN DU:

Dagokion diru-laguntza eman dakiola, ondoren aipatzen diren arrazetako azienda larriko ............ unitate ugaltzailerengatik:

ESPEZIEA

ARRAZA

INSKRIBATURIKO UGATZAILEEN ERROLDAK

Behor azienda (zaldiak eta astoak)

x 1 =

ALU

Behi azienda

x 1 =

ALU

Ardi azienda

x 0,15 =

ALU

Ahuntz azienda

X 0.15 =

ALU

Zerri azienda

X 0,25 =

ALU

Haragitako hegaztiak

X 0,004 =

ALU

Arrautzetarako hegaztiak

X 0.009 =

ALU

GUZTIRA

.........(e)n, 2009ko ......aren ....(e)an.

Titularra:

Stua.: ........................................

SARRERA ERREGISTROA

ABELTZAINTZA ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA.

III. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitaterako ustiapen plana

Hemengo abere arrazak araubide estentsiboetan ekoizteko sistemak sustatzeko diru-laguntzei buruzko oinarri arautzaileak ezartzen dituen abenduaren 21eko 1724/2007 Errege Dekretuan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak 2009rako Nafarroako Foru Komuntiatean hemengo abare arrazak araubide estentsiboetan ekoizteko sistemak sustatzeko diru-laguntzak ezartzeko eman 2009 Foru Aginduan xedaturiko ondorioetarako.

A) AZALPEN MEMORIA

Laguntza eskatzen duen titularraren datuak:

Izena edo sozietatearen izena: IFZ/IFK.

1. Abeltegiaren datuak:

1.1. Laguntzaren xede diren ekoizpen untiateak:

REGA KODEA

ESPEZIEA

PROBINTZIA

UDALERRIA

PARAJEA

Abeltegi nagusia

1.2. Abeltegia eskualde behartsu batean dago:

q BAI q EZ

1.2. Ustiatuariko espezieak:

  • behi azienda: arraza: .....................................................................
  • ardi azienda: arraza: ......................................................................
  • ahuntz azienda: arraza: .................................................................
  • zerri azienda: arraza; ....................................................................
  • behor azienda: arraza: ..................................................................
  • hegaztiak: arraza ..........................................................................

2. Abere karga (1,5 ALU/ha gehienez).

2.1 Abere kopurua eta mota (1):

BEHI AZIENDA

REGA KODEA

B

S

REGA KODEA

B

S

ARRAZA

24 HILABETETIK GORAKO ARRAK ETA EMEAK (ALU 1)

6-24 HILABETEKO ARRAK ETA EMEAK (0,6 ALU)

6 HILABETETIK BEHERAKO ARRAK ETA EMEAK (0,2 ALU)

ARDI ETA AHUNTZ AZIENDA

REGA KODEA

B

S

REGA KODEA

B

S

ARRAZA

ABERE UGALTZAILEAK

ZERRI AZIENDA

REGA KODEA

B

S

ZERRITEGIEN E. ZK.

REGA KODEA

B

S

ZERRITEGIEN E. ZK.

ABEREEN KATEGORIA

ARRAZA

ABERE KOPURUA

ARRAZA

ABERE KOPURUA

ARRAZA

ABERE KOPURUA

ABERE KOPURUA, GUZTIRA

ZIKLO ITXIKO ZERRIAK

ZERRAMAK, 6 KG BITARTEKO ESNE ZERRIEKIEN

ZERRAMAK, 20 KG BITARTEKO ESNE ZERRIEKIEN

ORDEZTU BEHARREKO ZERRIAK

6-20 KG-KO ESNE ZERRIAK

20-50 KG-KO ZERRIA

50-150 KG-KO ZERRIA

ORDOTSAK

BEHOR AZIENDA

REGA KODEA

B

S

REGA KODEA

B

S

ARRAZA

6 HILABETETIK GORAKO ARRAK ETA EMEAK

6 HILABETETIK BEHERAKO ARRAK ETA EMEAK

HARAGITARAKO HEGAZTIAK

REGA KODEA

B

S

REGA KODEA

B

S

ESPEZIEA

ARRAZA

28 EGUNETIK GORAKO OILASKOA

61 EGUNETIK GORAKO ANTZARA

35 EGUNETIK GORAKO INDIOLARRA

33 EGUNETIK GORAKO INDIOLARRA

ARRAUTZETARAKO HEGAZTIAK

REGA KODEA

B

S

REGA KODEA

B

S

ESPEZIEA

ARRAZA

OILO UGALTZAILEAK

(1) Laguntzaren xede diren abeltegi guztietako errolda osoa adieraziko da, REGA kodeei dagokienez.

-2.2 Ekoizpenerako orientazioa: q haragia q artilea q zezenketa q arrautzak q besterik

-2.3 Kalitate bereiziko ekoizpen sistemaren batean sarturiko abeltegia: q BAI q EZ

3. Azienda kokatzeko instalazioak:

Eraikinak eta instalazioak

AZALPENA:

UKUILUA, OILATEGIA, NABEA, BELARTEGIAK...

UDALERRIA

ERABILERAK

EREMUA (m²)

HOR DARABILEN ESPEZIEA

OHARRAK:

4.-Abeltegiko abereak aprobetxatzeko baliabide naturalak sartzeko erabiltzen den lurralde oinarri osoa

4.1. Larreak: q Berekiak q Errentan hartuak q Herrilurrak, herrimendiak, herri antolaketari atxikiriko larreak.

4.2. Bazka eremua 2009ko eskaera bakarrean adierazi du: q BAI q EZ

4.3. Urtean abereak hazteko erabiltzen den bazka eremu osoa .............. Ha-koa da, lauki honetan zehazten denaren arabera:

SIGPAC IDENTIFIKAZIOA

LARRE BEREKIAK, ERRENTAN HARTUAK EDO HERRILURRAK

LARREKO REGA

LARRATZERAKO EREMUKO HA-K

UDALERRIA

LURZATIA

BARRUTIA

Ha-k, GUZTIRA

OHARRAK:

5.-Abeltegiko langileak

-Erabiltzen den laneskua:

  • Berekia (dedikazio esklusiboko titularra/bazkidea). Kopurua: .......
  • Familiarra: Kopurua: ..................................
  • Soldatapekoak: Kopurua: ..................................

-Abeltegiko langileen zerrenda:

Familiarra/berekia/soldatapekoa

Gizarte Segurantzaren zenbakia

Lanegunak urtean

Orduak urtean

Abeltegian emaniko lanorduak, guztira

1 UTH = 1920 ordu

B) ABELTEGIA KUDEATZEKO PROGRAMA

1.-Ingurumena.

"Abeltzaintza jarduerak naturgunea zaintzea izanen du helburu, hondakinen eta azpiproduktuen, uraren kontsumoaren eta energiaren eragimenaren kudeaketan arreta berezia jarriz".

1.1 Basa hegaztiak zaintzeko ekintzak:

Mugak berezko landareekin mantentzea, zurezkoekin ahal bada.

Biozidak ez erabiltzea

1.2 Nitritoen bidezko kutsaduraren kontra ura babesteko ekintzak:

Simaurrak mugitu eta biltzea. Fitosanitarioak aplikatzea. Ongarriak erabiltzea.

1.2.1 Simaurrak eta mindak biltzeko sistema badu: q BAI q EZ

  • Putzu septikoa eta simaurtegia: q BAI q EZ
  • Iragazketak saihesteko estankotasunaren behar adinako bermea badu: q BAI q EZ
  • Minda putzua eta simaurtegia zenbatero hustutzen den:

Oharrak:

1.2.2. Fitosanitarioak aplikatzen dira: q BAI q EZ

Baiezkoan, zentzuzko moduan eta behin ere ez putzuz beteriko lurretan. q BAI q EZ

Ongarri mota: .................. Kg/ha: ............. Aldizkotasuna: ..........

Oharrak:

1.2.3. Ongarritze planak, datak eta dosiak hektarea bakoitzean

Ongarritze praktikak lur gainean egiten dira: q BAI q EZ

q Ongarritze organikoa: Kopurua ha bakoitzean .............................. Aldizkotasuna: .........................................................................................

q Ongarritze minerala: Kopurua ha bakoitzean ............................ Aldizkotasuna: ..........................................................................................

Oharrak:

1.3. Habitat naturalak, basa fauna eta loreak zaintzeko ekintzak:

Larratzerako eremua mantendu eta bestelako lanak egiten dira: q BAI q EZ

  • Larre txandaketa: q BAI q EZ
  • Gutxieneko abere karga mantentzea, endekatzea saihesteko: q BAI q EZ
  • Landaredia mantentzea:

q Berez q ereintzaren bidez

  • Sasiak kentzen dira: q BAI q EZ

2.-Abeltegiko abereen ongizatearen baldintzak:

2.1. Kontseiluaren 98/58/EE Zuzentaraua, 1998ko uztailaren 20koa, Animaliak abeltzaintzako ustiategietan babesteari buruzkoa:

  • Atez kanpoko azienda eguraldi txarraren, harrapakarien eta gaixotasun arriskuen kontra babestuko da: q BAI q EZ
  • Abereen elkadura osasungarri bat hartzen dute, haien adin eta espezierako egokia dena, behar adina, haien osasun ona eta haien nutrizio beharrak mantentzeko: q BAI q EZ
  • Abere guztiek kalitateko ura dute eskura, behar adina: q BAI q EZ

2.2. Abereak egunero ikuskatzen dira: q BAI q EZ

Zenbat aldiz egunean:

2.3 Ekoizpen faseren batean ukuiluan dirauten abereek badute:

  • Atsedena hartzeko eremu batean sartzen ahal dira: q BAI q EZ
  • Elikagaiak eskura, eten gabe: q BAI q EZ

Ezezkoan, zenbat aldiz bazkatzen dituzten egunean: ...........

  • Ura eskura, eten gabe: q BAI q EZ

Ezezkoan, zenbat aldiz edaten duten egunean: ..........

2.4. Espezieko abereei nolabaiteko mutilazio bat egiten zaie:

q BAI q EZ

Baiezkoan, espeziea zehaztu:

  • zikiratzea: q BAI q EZ
  • buztana moztea: q BAI q EZ
  • besterik:

Zein:

2.5 Abereek nolabaiteko lotura dute: q BAI q EZ

Azaldu:

3.-Azpiproduktuen higienea eta kudeaketa:

3.1. Abeltegiaren higienea:

  • Ustiategiak hondakin medikamentosoak hustutzeko kontratu bat du: q BAI q EZ

Baiezkoan, bilketaz arduratzen den enpresa:

Ezezkoan, hondakin medikamentosoen destinoa:

  • Abeltegiak aseguru bat du abeltegiko abere hilak biltzeko: q BAI q EZ
  • Abeltegiak osasun-pasabidea eta ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko beste sistema bat ditu: q BAI q EZ

3.2. Simaurrak eta mindak biltzeko sistema badu: q BAI q EZ

  • Putzu septikoa eta simaurtegia: q BAI q EZ
  • Iragazketak saihesteko estankotasunaren behar adinako bermea badu: q BAI q EZ
  • Minda putzua eta simaurtegia zenbatero hustutzen den: ......

Oharrak:

3.3 Instalazio itxietan euriteko ura hustutzeko sistema:

  • Lurrera: q BAI q EZ
  • Saneamendu sarera: q BAI q EZ
  • Bestelakoak q BAI q EZ
  • Abeltzaintza hondakinen herrestatzea saihesten da: q BAI q EZ

Oharrak:

4.-Aziendaren elikadura:

4.1. Larratzea: q BAI q EZ

4.2. Transhumantzia: q BAI q EZ

Destinoa:

4.3. Finka edo mendi itxiak erabiltzen ditu: q BAI q EZ

4.4. Herrilurrak: q BAI q EZ

4.5. Elikadura osagarria: q BAI q EZ

Baiezkoan:

Horren xede den espeziea:

q behi azienda: q ardi eta ahuntz azienda q zerri azienda q behor azienda q hegaztiak

  • Mantentzearen osagarria: hilabeteak .........(e)tik .............(e)ra
  • Ekoizpenaren osagarria: hilabeteak .........(e)tik .............(e)ra
  • Mantentze edo ekoizpenerako osagarri mota:
  • Bazka: Mota: ..................... Kopurua: .............Kg/ALU/eguna.

Ekoizpena: q bertakoa q kanpokoa

  • Kimu jatea: Mota: ..................... Kopurua: .............Kg/ALU/eguna.
  • Ezkur-bazka: Mota: ..................... Kopurua: .............Kg/ALU/eguna.
  • Kontzentratuak: Mota ..................... Kopurua .............Kg/ALU/eguna.

Oharrak:

4.6 Elikadura osagarriaren xede diren abereak daudeneko ekoizpen fasea:

q hazkuntza q aurrerakoen hazkuntza q gizentzea q ugaltze q garaia q edoskitzea

Bestelakoak: .....................................................................................

4.7. Elikadura osagarria emateko toberak, siloak, xingola iraunkorrak edo bestelako bazkalekuak ditu: q BAI q EZ

  • Tobera kopurua:
  • Silo kopurua:
  • Elikadura xingolen kopurua:
  • Bazkaleku kopurua:

4.8. Abeltegiko uraren aprobetxamendua:

  • Ura honelaxe hartzen da:
  • Hornidura sare baten bidez: q BAI q EZ
  • Putzu baten bidez: q BAI q EZ
  • Beste batzuk: q BAI q EZ Azaldu: ....................................................
  • Abereek asken bidez edaten dute: q BAI q EZ
  • Ur hornidura etengabea dute: q BAI q EZ
  • Abeltegian ureztatzeko ura erabiltzen da: q BAI q EZ

Baiezkoan, kontsumo erregistro bat dago:

q BAI q EZ

Oharrak:

5.-Abereen osasuna

5.1. Abereen osasuna:

  • Abeltegia Osasun defentsarako elkarte batean dago:
  • Baiezkoan, Abeltegia Osasun defentsarako elkartearen izena: ...................................................................................................
  • Ezezkoan, abeltegiaz arduratzen den albaitariaren osasun programa erantsi, honako hauek kontuan hartuz: aberearen identifikazioa, besikulako gaixotasunaren, entzefalopatia espongiforme kutsagarrien, ahoeriaren eta mingain urdiaren kontrako neurriak.
  • Edozein kasutan, ziurtagiri bat aurkeztu behar da, abeltegiko osasun programa barne.

5.2. Abeltegia bertan ustiatzen den espezie bakoitzari dagozkion gaixotasunak erauzteko programa ofizialen mende dago: q BAI q EZ

6.-Abeltegian azienda ekoitzi, ugaldu, hazi eta erabiltzea:

(ustiaturiko espezie bakoitzagatik inprimaki bat bete).

6.1. Ugaltze datuak, espeziearen arabera:

q Behi azienda q Ardi eta ahuntz azienda q Zerri azienda q Behor azienda: q Hegaztiak

  • Emankorra:
  • Eten gabe
  • Uztaroan. Datak adierazi: ..........................................................
  • Abeltegiko ugaltzaileak, guztira: ..........................

Arraza edo nahasketa

Ar kopurua

Eme kopurua

  • Estaltzeko garaia: .................. Erabiliriko nahasketak: ..................
  • Erditzeko garaia: .............................................................................
  • Adina lehen erditzearen hilabeteetan: .............. (gutxieneko baldintzak, espeziearen arabera).
  • Eme ugaltzaile bakoitzeko erditze kopurua urtean: ....................................
  • Kume kopurua erditze bakoitzean: ..........................................................
  • Eskaeraren aurreko urteko emankortasuna (urteroko batez besteko datuak erabili):
  • Eskaeraren aurreko urtean jaiotako abereak/eskaeraren aurreko urteko eme ugaltzaileak .....................................(%)
  • Adina titia kentzean: .......................... q Berezko titi kentzea edo q behartua (gutxieneko baldintzak, espeziearen arabera).
  • Adina (egunetan), hegaztiak hiltzean: ..................... (gutxieneko baldintzak, espeziearen arabera).
  • Ordezkapenaren portzentaje osoa: ..................... % (gutxieneko baldintzak, espeziearen arabera).
  • Jatorria abeltegian berean q BAI q EZ eta % ...................
  • Kanpoko ordezkapena, liburu genealogikoetan inskribaturiko abereekin: q BAI q EZ eta % ...................
  • Beste jatorri bat: bai ez azaldu zein eta % .............................
  • Gizentzearen portzentajeak: (1) % ................................
  • Gizentzea abeltegian berean: q BAI q EZ eta % ...................
  • Gizentzea beste abeltegi batean: q BAI q EZ eta % ................... REGA zenbakia ..................
  • Europar Batasunaren araberako gizentzea: q BAI q EZ eta % ................... REGA zenbakia ..................
  • Tipifikazio zentroa APAn: q BAI q EZ eta % ................... REGA zenbakia ..................

(1) Gizentze mota egiaztatzeko bidezkoak diren ziurtagiriak sartuko dira.

6.2. Ezkoizpen arloko datuak:

Urte bakoitzeko batez besteko ekoizpenaren datu osagarriak:

ESPEZIEA

gizendu beharreko abereen kopurua

abere gizenduen kopurua

zezenketarako abereen kopurua

esne ekoizpena

artile ekoizpena

arrautza ekoizpena

haragi ekoizpena, kg-tan

  • Produkturen helburua:
  • Gizentzea abeltegian berean
  • Partekaturiko zentroa
  • Bitartekarien bidez salmenta
  • Merkatua
  • Hiltegia.
  • Beste batzuk: ..........................................................................................

6.3. Ondoko laukian adierazi ekoizpen faseak espezieen arabera, haietariko bakoitzaren adin aldea (hilabeteetan), ukuiluan edo atez kanpoan... :

Ekoizpen faseak

Adin aldea, hilabeteetan

Ukuiluan BAI/EZ

Larratzean BAI/EZ

Elikagai osagarria BAI/EZ

Titia kendu bitarteko hazkuntza

(0 - )

Aurrerakoen hazkuntza, gizendu edo ordezkatu arte

( )

Gizentzea /ezkur-bazka

( )

Ordezkatzea

( - erditu arte)

Ugaltzaileak

-

(1) Laukian ageri diren ekoizpen faseak espeziearen arabera egokitzen ahalko dira.

-Ekoizpena nekazaritzako elikagaien kalitate bereiziko programa batean sarturik dago. q BAI q EZ

7.-Abeltegiaren bideragarritasuna:

  • Diru-sarrerak urtean, guztira: ....................................................................
  • Gastuak urtean, guztira: .......................................................................
  • Lorturiko etekin marjina: .......................................................

Honen bidez adierazten dut nire abeltegia bideragarria dela.

OHARRAK:

.........(e)n, 2009ko ......aren ....(e)an.

Stua.:

IV. ERANSKINA

Hemengo abere arrazak araubide estentsiboetan ekoizteko sistema sustatzeko laguntzen justifikazioa

Izen-deiturak: .............................................................................. NAN.............................., ..................................(r)en ordezkari, IFZ: ....................................... jakinarazpenetarako helbidea: ....................................................., zenbakia ..........., solairua: ......................., udalerria: .................................., probintzia: ............................ posta kodea: ..............................telefonoa: ..................................., sakelako telefonoa: ..............................posta elektronikoa: ....................................................

Bere erantzukizun esklusiboarekin adierazten du hemengo abere arrazak Nafarroako Foru Komunitatean araubide estentsiboetan ekoizteko sistemak sustatzeko diru-laguntzen deialdia ezartzen duen foru agindu honetan eta hemengo abere arrazak araubide estentsiboetan ekoizteko sistemak sustatzeko diru-laguntzei buruzko oinarri arautzaileak ezartzen dituen abenduaren 21eko 1724/2007 Errege Dekretuaren 11. artikuluan eskaturiko betekizunak betetzen eta bete dituela.

Justifikazio horrekin batera agiri hauek aurkezten dira (X batez adierazi eransten diren agiriak).

  • Ziurtagiri berria, foru agindu hartako bederatzigarren oinarri arautzaileko 4.c) ataleko baldintzetan, bakarrik funtsezko aldaketetarako. Horiek dira ± datuen %10 aldatzen dituztenak, liburu genealogikoan inskribaturiko abereen ziurtagiriaren aldean edo eskabidearekin batera aurkezturiko arraza ereduaren ziurtagiriaren aldean.

.................(e)n, 2009ko .............aren .........(e)an.

Titularra:

Stua.:

Iragarkiaren kodea: F0914826