59. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

223/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, otsailaren 23ko 74/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bitartez, Europako Itunaren I. eranskinean jasota dauden eta kalitate deituren babesa duten nekazaritzako elikagaien publizitaterako laguntzak emateko arauak ezarri ziren eta 2009ko deialdia onetsi zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 23an emandako 74/2009 Foru Aginduaren bitartez, Europako Itunaren I. eranskinean jasota dauden eta kalitate deituren babesa duten nekazaritzako elikagaien publizitaterako laguntzak emateko arauak ezarri ziren eta 2009ko deialdia onetsi zen.

Foru aginduaren artikuluetan ez datoz bat diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatzeko epeak eta diru-laguntza ordaintzeko epea. Hortaz, horrek eskatzen du arau horren 13.1 artikulua aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 23an emandako 74/2009 Foru Agindua aldatzea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 23an emandako 74/2009 Foru Agindua, Europako Itunaren I. eranskinean jasota dauden eta kalitate deituren babesa duten nekazaritzako elikagaien publizitaterako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko deialdia onetsi zuena, aldatu da, honela:

1. 13.1. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

"1. Diru-laguntzaren xede diren jarduketak bukatu ondoren, betiere hura eman den ekitaldiko abenduaren 15a baino lehen, onuradunak ondoko agiriak aurkeztuko ditu:"

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko apirilaren 27an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0914787