I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza
486/2009 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak abenduaren 16an emandako 371/2008 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Ameskoabarreneko Udal Plana Gollaoko 8. poligonoko 23. lurzatian (A.D.9) aldatzeko espedientea, Hermenegildo Aznárez Díaz jaunak sustatua.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, 371/2008 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatu espedientea, Ameskoabarreneko Udal Plana Gollaoko 8. poligonoko 23. lurzatian (A.D.9) aldatzeko, Hermenegildo Aznárez Díaz jaunak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren testu bategin bat aurkeztea.
Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak abenduaren 16an emandako 371/2008 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Ameskoabarreneko Udal Plana Gollaoko 8. poligonoko 23. lurzatian (A.D.9) aldatzeko espedientea, Hermenegildo Aznárez Díaz jaunak sustatua. Foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Adieraztea ebazpen honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.
3. Foru agindu hau Ameskoabarreneko Udalari, Gollaoko Kontzejuari eta Hermenegildo Aznárez Díaz jaunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko martxoaren 23an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.
ERANSKINA
"371/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Ameskoabarreneko Udal Plana Gollaoko 8. poligonoko 23. lurzatian (A.D. 9) aldatzeko espedientea, Hermenegildo Aznárez Díaz jaunak sustatua, behin betiko onesten duena.
Ameskoabarreneko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea, baina foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu behar da hiru hilabeteko epean.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Ameskoabarreneko Udal Plana Gollaoko 8. poligonoko 23. lurzatian (A.D. 9) aldatzeko espedientea behin betiko onestea. Hermenegildo Aznárez Díaz jaunak sustatu du.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ahal izateko testu bategina aurkeztu beharko da, eta, testu horretan, ezarritako determinazioez gain, AD 9ko hiri lurzoruak finatuaren kategoria duela jasoko da.
3. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
4. Foru agindu hau Ameskoabarreneko Udalari, Gollaoko Kontzejuari eta Hermenegildo Aznárez Díaz jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko abenduaren 16an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez."
Iragarkiaren kodea: F0912472