57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2009ko apirilaren 17an, hasiera batean onetsi du Xial Domotecnología, S.L.k San Miguel industrialdeko B-16 eta B-17 lurzatietako lerrokadurak aldatzeko sustatu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Villatuertan, 2009ko apirilaren 17an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0914041