57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

E-4 sektoreko xehetasun azterlana, 34. poligonoko 134. lurzatian. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko martxoaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 34. poligonoko 13. lurzatiko E-4 sektorearen xehetasun azterlana, San Juan kaleko 6 zenbakiko bizilagunen elkarteak sustatua. Azterlanaren helburua da 134. etxesaileko 407. lurzatian dagoen barne patioa kentzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Tafallan, 2009ko apirilaren 6an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0913701