II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
E-4 sektoreko xehetasun azterlana, 34. poligonoko 100. lurzatian. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko martxoaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 34. poligonoko 100. lurzatiko E-4 sektoreko xehetasun azterlana, Ángeles Elizondo Barriok, Julio Sota Atienzak, Francisco Jiménez Hernándezek eta Ángel Muez Elizondok sustaturik. Helburua da 100. etxesailaren patioko barneko lerrokadura aldatu eta lerrokadura horren barnean sartzeko 43. lurzatiko eraikinaren sestraren gainean dagoen lau solairuko bolumen txiki bat, egun antolamenduz kanpo dagoena.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Tafallan, 2009ko apirilaren 6an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L0913700