II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
MONTEAGUDO
Pilotalekua ixteko obren kontratua behin betiko esleiturik
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Monteagudoko Udalak 2009ko martxoaren 27an hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:
Xedea: udal pilotalekua ixteko obra, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtseko laguntza jasoko baitu.
Kontratazio mota: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.
Esleipenaren zenbatekoa: 160.080,00 euro, BEZa barne.
Esleipen hartzailea: S.A. Navarra de Construcción (Sanco).
Lanak egiteko epea: lau hilabete.
Argitara ematen da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Monteagudon, 2009ko apirilaren 29an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0914774