II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ANTSOAIN
Obra kontratuaren behin betiko esleipena, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren barrenean sartutako obra baterako.
9/2008 Errege Lege Dekretua
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Antsoaingo Udaleko osoko bilkurak 2009ko apirilaren 22an hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:
Kontratuaren xedea: Antsoaingo Udaletxeko plazako 3 zenbakian dauden udal lokalak herri-liburutegitako moldatzeko obren kontratua, oztopo arkitektonikoak kenduz eta irizpide iraunkorren arabera.
Prozedura: negoziatua, Europar Batasunean publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz.
Enpresa esleipen-hartzailea: Nueva Albañileria-Nual, S.L.
Esleipenaren zenbatekoa: 476.760 euro, BEZa barne.
Lanak egiteko epea: 5 hilabete.
Enpleguaren sustapena: esleitutako obra horretan 12 langile ariko dira, 6 enplegu berriarekin eta 6 enplegua mantentzeko.
Antsoainen, 2009ko apirilaren 29an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L0914746