57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoaren behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2009. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2008ko azaroaren 12an.

Lanpostuak

-Idazkaria. Osagarria: funtzionarioek A mailan duten hasierako soldataren %10.

Lan kontratudun finkoak

-Gizarte langile bat harrera eta orientabide sozialerako programarako. B maila. Lanpostuko osagarria: %34,73. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: Euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

-Gizarte langile bat. B maila. Lanpostuko osagarria: %34,73. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: Euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera. Egoera: hutsik.

-Administrari ofizial bat, lanaldi erdiz aritzeko, eta bertze erdia Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean. C maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,52. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: Euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

-Sei familia-langile, lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,35. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: Euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera. Egoera: 3 lanpostu hutsik.

Langileen izen zerrenda

Alizia Sagaseta Irigoien, gizarte langilea. B maila. Lanpostuko osagarria: %34,73. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: Bi hirurtekoren %90 (2006/07/10ean beteak).

Ramona Olatziregi Mitxelena, administrari ofiziala. C maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,52. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: Bost hirurteko (2006/05/01ean beteak). Lanaldi erdia Mankomunitate honetan ematen du eta bertze erdia Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean. Behin-behinekoz lanaldi osoa Mankomunitate horretan egiten ari da.

María José Sagarzazu Iguzkiagirre, familia-langilea. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,35. Lan egoera: langile finkoa. Antzinatasuna: Zazpi hirurteko (2007/08/11an beteak).

Francisca Ramona Ordoki Ubiria eta Pilar Fagoaga Yanci, familia-langileak. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,35. Antzinatasuna: Francisca Ramona Ordokik bost hirurtekoren %92.47 (2006/09/07an beteak). María Pilar Fagoaga Yancik lau hirurtekoren %98.77 (2006/11/04an beteak). Lan egoera: langile finkoak.

Badaude langile batzuk aldi baterako kontratatuak, baina Juntarentzat indefinitu bihurtu dira kontratuen iraupenarengatik (5/2006 Dekretu Legea):

Sonia Salgado Ramos, María Jesús Yanci Amorena, Ana María Indaburu Irazoki eta Edurne Echart Irigoyen, familia-langileak. E maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %22,77.

Antzinatasuna

-Sonia Salgado Ramos, hiru hirurtekoren %84,41 (2006/08/13an beteak).

-María Jesús Yanci Amorena bost hirurtekoren %77,17 (2008/03/14an beteak).

-Ana María Indaburu Irazoki, bi hirurtekoren %71,87 (2007/10/24an beteak).

-Edurne Echart Irigoyen, bi hirurtekoren %59,70 (2007/06/11an beteak).

Etxalarren, 2009ko martxoaren 31n.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0913727