57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkatetzaren 2/2009 dekretua, otsailaren 8koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondokoa eman du:

''Luis Casado Oliver alkate udalburua hiritik kanpo izanen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordezkatzea, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak María Victoria Castillo Floristán lehen alkateordearen eskuetan uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2009ko apirilaren 13tik 19ra bitarte, biak barne.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udalaren Osoko Bilkurari; jakinaraztea ukitutako zinegotziei, Udaleko alorrei eta Alkatetzari; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dekretuak sinatu eta hurrengo egunean hartuko du indarra."

Tuteran, 2009ko apirilaren 8an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0913717