57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza planaren aldaketa puntuala

Leitzako Udalak, 2009ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ignacio Solerrek eta Alicia Reyes-Andradek bultzatutako Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, 5. poligonoko 38 (A, B, D azpilurzatiak), 37 eta 178. lurzatien sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriara pasatzea, ustiapen naturalerako balio-lurzoruko azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2009ko apirilaren 14an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0913713