57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2009ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamendua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamendua arautzen duen ordenantzan, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2009ko apirilaren 14an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0913709