57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAIN

Aldaketa Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan, I. eranskinari dagokionez (Antsoaingo Udaleko plantilla organikoko langileen hizkuntza eskakizunak).
Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2008ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako I. eranskinean, Antsoaingo Udaleko plantilla organikoko langileen hizkuntza eskakizunei baitagokie.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, desegiteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta berriz ere argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, haren testu osoarekin batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan ezarritakoa aplikaturik.

Antsoainen, 2009ko azaroaren 8an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0913757