56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

40/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, "Alfaro-Tudela-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egiteko proiektua" behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzen duena.

Herri Lanetako zuzendari nagusiak uztailaren 29an emadako 864/2008 Ebazpenaren bitartez Cintec, S.L. enpresari "Alfaro-Tudela-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egiteko" proiektuaren erredakzio lanak esleitu zitzaizkion.

Zainketa Zerbitzuak informatu du Alfaro-Tudel-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an biribilgune ireki bat dagoela industrialde batean sartzeko biraketa egiteko balio duena. Industrialdean badira garraiolari elkarte baten gasolindegi bat, agregakinak ekoizteko legar-hobi bat, aglomeratu planta bat, hotel-jatetxe bat, ibilgailu asko erakartzen dituena, eta ibilgailu kopuru handia sorrarazten duten beste establezimendu batzuk. Ibilgailu horiek ezkerrera biratzeko erabiltzen dute biribilgunea, alderdian sartu zein bertatik ateratzeko.

Bestalde, N-232 errepideak Nafarroako errepideen sareko eguneko batez besteko intentsitaterik altuenetakoa du. Errepide horretan 16.904 ibilgailu ibiltzen ohi dira, horietarik %41,9 ibilgailu astunak.

Ibilgailu trafiko handi horrek zailtzen du errepidea gurutzatzea eta ibilgailu fluxuaren puntako orduetan bereziki arriskutsu suertatzen da. Hortaz, istripuak maiz gertatu dira puntu horretan, zenbaitetan, azken bi urteetakoetan kasu, hildakoak eraginez.

Errepideko bi lerroak ez gurutzatzeko, ezkerreko biraketak egiteko erdiko lerro bat eraikitzea proiektatu da. Bertan, biraketa egiten duten ibilgailuek alderdian sartzeko edo bertatik ateratzeko lerro bakarra gurutzatu beharko dute.

Erdiko lerroak dezelerazio bide bat du, Tutera-Zaragozatik heldu diren eta zerbitzu gunean sartu nahi duten ibilgailuetarako, eta azelerazio bide bat, alderditik atera eta Logroñoko norabidean errepidean sartzen direnetarako. Era berean, eskuineko biraketetarako azelerazio eta dezelerazio lerroak proiektatu dira, ahalik eta luzeen, gasolindegi eta autopistaren artean dagoen lur erabilgarriaren arabera.

Proiektuak segurtasun eta osasun arloko azterlana, eta lanek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda biltzen ditu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Alfaro-Tudela-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egiteko proiektua" behin-behinekoz onestea.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea hilabetez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin ahal ditzan eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Horretarako, interesdunek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuan eta Castejongo Udaletxean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Castejongo Udalari, Desjabetze Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 21ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

ALFARO-TUDELA-ZARAGOZA N-232 ERREPIDEKO 83+450 K.P.an ERDIKO LERRO BAT EGITEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

1.-BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETZE

AZALERA. m²

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

CASTEJONGO UDAL MUGAPEA

CA-01

SANCHEZ BIAZZO, FERNANDAO

Sancho Ramirez 31, 5.a B (31008- IRUÑA)

681

5

382

Lurzorua

CA-02

REPSOL COMERCIAL DE PRODUCTOS

Yanguas y Miranda 29 (31003- IRUÑA)

78

5

376

Zoladura

CA-03

AUTOPISTAS DE NAVARRA S.A. (AUDENASA)

Rodezno plaza, 8. 7.a (31004 IRUÑA)

899

5

398

Larreak

CA-04

SANCHEZ BIAZZO, FERNANDAO

Sancho Ramirez 31, 5.a B (31008 IRUÑA)

360

5

399

Elkorra

CA-05

AUTOPISTAS DE NAVARRA S.A. (AUDENASA)

Rodezno plaza, 8. 7.a (31004 IRUÑA)

265

5

392

Olibadia, ureztalurra.

f0914298

Iragarkiaren kodea: F0914298