56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntuala Baztango Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularreko 14.2
eta 24 artikuluei dagokiena. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2009ko martxoaren 16ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 18. puntuan:

Lehena: hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularreko 14.2 eta 24. artikuluetako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntuala, Barbarin Gómez arkitektoak 2009ko otsailean prestatua, Baztango Udalak sustatua eta, behar bezala eginbideturik, berariaz irekitako espedientean dagoena.

Bigarrena: aldaketaren espediente hori jendaurrean edukitzea arauzko denboran, indarra duen legerian horretarako ezarritakoaren arabera.

Elizondon (Baztan), 2009ko apirilaren 8an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0913676