56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Iharnozko U.E.2.1 eta 9. lurzatia birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko apirilaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko Iharnozko 9. lurzatia eta U.E.2.1 unitatea birzatitzeko proiektua, Iharnozko U.E.2.1ko Birzatiketa Batzordeak sustatua. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, 20 eguneko epean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2008 Foru Legearen 76 eta 151. artikuluei eta hurrengoei jarraituz.

Noainen, 2009ko apirilaren 6an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0913672