51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

126/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako administrazio publikoei buruzko ikerketak sustatzeko laguntzen deialdia onesten duena. Ikerketak administrazio honen zerbitzuko langile finkoek eginak izan beharko dira.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak dituen eskumenen artean garrantzitsuenetako bat Nafarroako administrazio publikoetako langileen prestakuntzaren, birziklatzearen eta hobekuntzaren goi-ardura da, baita Nafarroako sektore publikoa hobetzeko behar diren jarduera osagarriena ere. Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari, oro har, eta Idazkaritza Nagusiari, bereziki, eskumen hau dagokio: Nafarroako administrazio publikoen funtzionamenduari begira, haientzat interesgarriak diren argitalpenak, sariak eta laguntzak kudeatzea.

Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko langile publikoek Nafarroako administrazio publikoetako jarduerei buruz zuzenean lotutako ikerketa zientifiko zorrotzak egin ditzatela sustatu nahirik, horrek Nafarroako Foru Komunitatearen sektore publikoaren kalitatea hobetzen lagundu baitezake, beharrezkoa da foru agindu hau onestea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen esparruan, horrelako ikerketak sustatzeko diru-laguntzak lehia bidez emateko araubidea finkatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako administrazio publikoei buruzko ikerketak sustatzeko laguntzen deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean agertzen diren oinarrien arabera. Ikerketak admistrazio honen zerbitzuko langile finkoek eginak izan beharko dira.

2. 3.000 euroko gastua baimentzea, foru agindu hau aplikatu eta garatzeko, 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Azterlan eta ikerketarako laguntza eta sariak" izeneko 040000-03000-4809-921300 kontu-sailaren kargura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Laguntza bat emanen da doktorego-tesiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nafarroako Unibertsitatean edo Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak Nafarroan dituen zentroetan defendatzeko. Tesiak, gehienbat, Nafarroako Foru Komunitatearekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoak izan beharko dira edo haren antolamenduari edo eskumenei buruzkoak, eta Administrazioak interesgarritzat jotzen baditu, lehenengo argitalpenaren eskubideak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari laga beharko zaizkio.

2. oinarria.-Onuradunak.

Laguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario publikoek edo lan kontratudun finkoek eska dezakete, bai, halaber, Nafarroako toki entitateetakoek, 2009ko urtarrilaren 1etik laguntza eskatzen den egunera bitartean doktorego-tesi bat defendatu baldin badute.

3. oinarria.-Aurkeztu beharreko agiriak.

Laguntza eskatu nahi dutenek dokumentazio hau aurkeztu behako dute:

a) Idazki bat, deialdiaren xede den laguntza eskatzeko.

b) Kasuan kasuko unibertsitatearen ziurtagiria, 2009ko urtarrilaren 1etik laguntza eskatzen den egunera bitartean doktorego-tesia defendatu duela frogatzen duena.

c) Doktorego-tesiaren kopia bat.

d) Idazki bat, lehenengo argitalpenaren eskubideak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari lagatzen dizkiola adierazten duena.

4. oinarria.-Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak 2009ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuak oniritzitako erregistroetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako tokietan. Eskaera eta eskatutako dokumentazioaren kopia bat posta elektronikoaren bidez ere aurkez daitezke, helbide honetara igorriz: secretariageneral@navarra.esIgorpen horrek legezko ondorioak izanen ditu. Hala bada, eskatzaileak posta elektronikoko helbide bat eman beharko du, hurrengo jakinarazpen administratiboak egiteko.

5. oinarria.-Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Idazkaritza Nagusiak aztertuko du aurkezten den dokumentazioa eta, akatsen bat aurkituz gero, interesdunari jakinaraziko dio, ezartzen den epean, hilabete batetik beherakoa betiere, akatsak zuzendu edo eskatzen zaizkion datuak ekarri eta dokumentazioa osatzeko. Bestela, dagokion ebazpena emanda espedientea artxibatuko da.

2. Onartutako eskaerak bi edo gehiago badira eta horiek finantzatzeko behar besteko dirurik ez badago aurrekontuan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusiak ebaluatuko du zein diren lehentasunezkoak eta hautatzeko modukoak, irizpide hauei jarraikiz:

a) Administrazio publikoekin harreman handiagoa edo txikiagoa izatea: 5 puntu bitarte.

b) Nafarroarekin harreman handiagoa edo txikiagoa izatea: 5 puntu bitarte.

c) Nafarroako sektore publikoarentzat aplikazio praktiko handiagoa edo txikiagoa izatea: 5 puntu bitarte.

d) Ikerketa argitaratzeak interes handiagoa edo txikiagoa izatea: 5 puntu bitarte.

e) Ikerketak berritasun edo originaltasun handiagoa edo txikiagoa ekartzea: 5 puntu bitarte.

3. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, aurkezten den dokumentazioa eta ematen diren txostenak ikusirik, foru agindu honetan ezarritako laguntzei buruz behar den administrazio ebazpena emanen du eta interesdunari jakinaraziko dio.

4. Laguntzari buruzko ebazpena emateko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskatzaileak haiek lortzeko behar diren agiri guztiak aurkezten dituenetik hasita. Epe hori bukatuta, isiltasun administratiboaren bidez ezetsitzat joko da.

6. oinarria.-Laguntzen zenbatekoak.

Diru-laguntza 3.000 eurokoa izanen da, eta hortik behar diren atxikipenak eginen dira. Aurrekontu-urtea aintzat hartuz eginen da ordainketa, laguntza emateko ebazpenean zehazten den bezala.

7. oinarria.-Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Laguntza hau Nafarroako Adiministrazioak ematen duen beste edozein laguntzarekin baterazina izanen da, biak helburu berekoak badira ere.

8. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza emateko oinarri izan den jarduera egitea.

b) Jarduera egin izana justifikatzea, laguntza ematean ezartzen diren baldintzetan.

c) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari lehen argitalpenaren eskubideak lagatzea, hala eskatzen bazaio.

9. oinarria. Erregistroa.

Laguntza emateko ezartzen diren baldintza eta konpromisoak betetzen ez badira, laguntza oso-osorik itzuli beharko da, bai eta dagozkion berandutza-korrituak ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.

10. oinarria.-Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Arau-hausteen eta zehapenen araubidea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa izanen da.

2. Arau-hausteak finkatzeko eta zehapenak zehazteko zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 115/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoa izanen da.

11. oinarria. Errekurtsoak.

1. Foru agindu honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak laguntzaren banaketaz eta kudeaketaz ematen dituen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

12. oinarria.-Arau osagarriak.

Foru agindu honetan ezarririk ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatu bezala jokatuko da.

Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0911951