51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

VII. HAUTESKUNDEEN PROZEDURA

TUTERAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA.

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak egiteko tokien zerrenda

Óscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko buruak,

Aditzera ematen du: Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da honen ondoko eranskinean hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.

Tuteran, 2009ko apirilaren 24an.-Batzordeburua, Óscar Ortega Sebastián.

ERANSKINA

Ablitasko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: ''Pedro Arellano Sada'' kultur etxean. Asteko egun guztiak, arratsaldeetan.

Kartelak: Foruen plazako iragarki-oholetan.

Arguedasko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Kultur etxeko hitzaldi aretoan, asteko egun guztietan 21:00etatik 23:00ak arte.

Kartelak:

1. Uraren dekantaziorako biltegiak zituen eraikinean, Carlos Arias kalean.

2. Garai bateko kooperatibaren dolarea zegoen etxean, Bardenas kalean.

Barillasko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Udaletxeko bilkura aretoan, San Miguel plazako 4. zenbakian. Asteko egun guztietan, ordu mugarik gabe, aurretik Udalari jakinaraziz gero.

Kartelak:

1. San Miguel plazan, udaletxe ondoan dauden iragarki-oholetan.

2. Kartelak eta pankartak argiteria publikoaren sareko kale-argien zutoinetatik zintzilikatuko dira, pertsonei edo ibilgailuei kalterik edo arriskurik ez eragiteko moduan.

Buñuelgo Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Kultur etxean, Sancho el Fuerte kalean, ordu mugarik gabe.

Kartelak: Corral de las Vacas izeneko eraikinaren horman, San Gregorio kalean.

Cabanillasko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Kultur etxean, San Roque kaleko 26. zenbakian. Egunero, ordu mugarik gabe. 200 lagun inguru kabitzen dira.

Kartelak:

1. Ikastetxe publikoaren horman Caballeros de Jerúsalen kalean eta San Francisco kalean (200 metro koadro).

2. Futbol zelaiaren horman, San Isidro kalea, zk.g. (130 metro koadro).

3. Ramón y Cajal kaleko zutikako kale-argietan edo zutoinetan.

Cadreitako Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Ducal etxeko beheko solairua.

Kartelak: Pilotaleku zaharraren horman, Jauregiaren plazan.

Zarrakazteluko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Udal liburutegiko ekitaldi aretoan, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 7:00etatik aurrera.

Kartelak: Trinketearen hormetan, Elizaren plazaren ondoan.

Cascanteko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: erretiratuen elkarteko ekitaldi aretoan, Paseo de Invierno, zk.g., maiatzaren 22tik ekainaren 4ra.

Kartelak: Foruen plazako iragarki-oholetan.

Castejongo Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Kultur etxean, Julián Gayarre kaleko 4. zenbakian, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00ak arte.

Kartelak: Navas de Tolosa kaleko iragarki-oholetan, irristaketa pistaren ondoan.

Cintruenigoko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Zahar-etxeko ekitaldi aretoan, Pablo Rubio etorbideko 13. zenbakian, egunero, jaiegunak barne, 14:00etatik 24:00ak arte.

Kartelak: Pablo Rubio etorbideko iragarki-oholetan.

Corellako Udala

Lokalak, egunak eta orduak: "Ciudad de Corella" kiroldegiko aretoan, 10:00etatik 22:00ak arte.

Kartelak: Foruen plazako iragarki-oholetan.

Cortesko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Kultur etxean, Nafarroako Foruen kalean, egunero, edozein ordutan.

Kartelak: Duques de Miranda plazako iragarki-oholetan.

Fiteroko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Calatrava zinetokian, San Raimundo pasealekuan. Egunero, edozein ordutan, estalkia sendotzeko obretarako ixten den egunetan izan ezik, itxi behar izanez gero.

Kartelak: San Raimundo pasealekuko kioskoan dauden iragarki-oholetan.

Fontellasko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: ''La Constitución'' gizarte aretoan, izen bereko kalean, 18:00etatik 22:00ak arte, egunero.

Kartelak: La Constitución kaleko telefono kabinan. Autobus geltokiko markesinan, Constitución kalean eta Tuterako etorbidean dagoenean. Udal pilotalekuan, Sol kalean.

Fustiñanako Udala

Lokalak, egunak eta orduak. ''Santos Justo y Pastor'' ikastetxe publikoan, San Isidro kaleko 25. zenbakian, astelehen, astearte eta ostegunetan 20:00etatik aurrera.

Kartelak: ''Santos Justo y Pastor'' ikastetxe publikoan jarri den iragarki-oholean, San Isidro kaleko 25ean.

Melidako Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Udal zinetokian, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 18:00etatik 22:00ak arte.

Kartelak: Udaletxe plazako harrizko horman.

Monteagudoko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Kultur etxeko ekitaldi aretoan, Huerto Mayor kaleko 7. zenbakian, egunero, ordu mugarik gabe, Udalari aldez aurretik jakinaraziz gero.

Kartelak: 1) San Francisco Javier plazan jarri diren iragarki-oholetan.

2) Argiteria publikoaren sareko kale-argien zutoinetan.

Murchanteko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: 1) Udalaren kultur etxean.

2) Erretiratuen elkarteko lehenengo solairuan, Kale Nagusiko 90. zenbakian.

3) Kirolgunean, Escuelas kaleko 60-62 zenbakietan, egunero 19:00etatik 21:00ak arte.

Kartelak: 1) Kultur etxeko iragarki-oholean.

2) Udalaren horma, zutoin eta kale-argietan.

Ribaforadako Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Udalaren erabilera anitzeko aretoan, egunero, ordu mugarik gabe.

Kartelak: Udalaren kirol zelaiaren hormak.

Tuterako Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Lourdes gizarte etxeko ekitaldi aretoan, Bernardo Secos Catalán kalean. Larunbat eta jaiegunetan, noiznahi; lanegunetan, 18:00etatik aurrera.

Lestonnac gizarte etxeko ekitaldi aretoan, San Marcial kaleko 25. zenbakian, aurreko kasuan ezarritako ordutegi berean.

La Rúa gizarte etxeko ekitaldi aretoan, La Rúa kaleko 33. zenbakian, aurreko kasuan ezarritako ordutegi berean.

"Griseras" Haur Eskolako kiroldegian, Camino Caritat kaleko 15. zenbakian, aurrekoetan ezarritako ordutegi berean.

Kartelak: 1) 1,83 x 1 metroko 13 iragarki-oholetan, Foruen plazatik sartuta, eskuinean, Queiles pasealekua hasteko fatxada estaltzen duen horma batean jarri direnetan.

2) 1,83 x 1 metroko 8 iragarki-oholetan, Padre Lasa plazan jarri direnetan.

3) Juan Antonio Fernández kalean, Iruña pasealekuan, Santiago Fernández Portolés kalean eta Queiles pasealekuan dauden zutoin edo kale-argietan.

Tulebrasko Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Udaletxeko bilkura aretoan, Tuterako errepidea kaleko 2. zenbakian, 1. solairuan. Asteko egun eta ordu guztietan, Udalari jakinaraziz gero.

Kartelak: 1) Foruen plazako iragarki-oholetan.

2) Argiteria publikoaren sareko kale-argien zutoinetan.

Valtierrako Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Kultur etxean, Valle de Goñi kaleko 2. zenbakian, egunero, 19:00etatik 22:00ak arte.

Kartelak: 1) Foruen plazako iragarki-oholetan.

2) Derechos Humanos plazako "El Palacio" eraikinean dauden iragarki-oholetan.

Villafrancako Udala

Lokalak, egunak eta orduak: Villafrancako Kultur etxeko ekitaldi aretoan. Egun guztietan, 16:00etatik aurrera, igande eta jaiegunetan izan ezik.

Kartelak: 1) Udal hiltegiaren hormetan.

2) Udalaren futbol zelaiaren horman, Palomar kalearen parekoan.

3) Trenbidearen gaineko oinezkoendako igarobidearen hormetan, Miguel de Cervantes kalearen ezker-eskuin.

4) Virgen del Portal kalean dagoen ukuiluaren horman (Casas Baratas).

5) Udal baskularen eraikinaren hormetan, Miguel de Cervantes etorbidean.

Iragarkiaren kodea: J0914458