51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

Erriberriko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, honako ebazpen hau eman du:

Udalean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzekin bat.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Aldaketa egitea jarraian ematen diren fitxategietan. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Orokorrean daude jadanik inskribaturik, aldaketaz ondotik egiten den oharraren arabera. Hona hemen:

Fitxategiaren izena: Pertsonen fitxategi orokorra.

Egiten den aldaketa:

  • Xedea: Fitxategiaren xedea da kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa egitea, eta argibideak ematea administrazio prozedurez eta agirien sarrera eta irteeren erregistroaz.
  • Datuen lagapena: Nafarroako Gobernuari: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Bigarrena.-Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta ebazpen honen bidez indarra hartzen dute:

FITXATEGIAREN IZENA

Zergak kudeatzeko fitxategia

Katastroaren fitxategia

Lizentzien fitxategia

Eranskina: fitxategien deskribapena

ZERGAK KUDEATZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa

Borondatezko epean eta premiamendu bidez kobratzen diren udal zergei buruzko fitxategi mistoa

Inskripzio kodea

Maila

Ertaina

Xedeak eta erabilerak

Borondatezko epean eta premiamendu bidez kobratzen diren udal zergen kudeaketa.

Ukituak

Udalerrian ondasunen bat duten pertsonak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek edo legezko ordezkariek emanda

Bilketan erabiltzen den euskarria

Eskuz esku edo faxez helarazitako inprimakiak

Datuen komunikazioa

Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Nazioarteko transmisioak

Ez da halakorik eginen

Unitate arduradunak

Toki erakundea.

Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak

Udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

X

Sinadura edo hatz-marka digitala

GIZARTE INGURUABARRAK

X

Jabetzak/ondasunak

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

MERKATARITZA ARLOKO DATUAK

X

Negozioko jarduerak

X

Merkataritzako lizentziak

TRANSAKZIOAK

X

Harturiko ondasun eta zerbitzuak

KATASTROAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Udal katastroa kudeatzeko fitxategi mistoa

Inskripzio kodea

Maila

Ertaina

Xedeak eta erabilerak

Udal mugapeko ondasun higiezinen katastroa eguneratua egotea

Ukituak

Udalerrian ondasun higiezinak dituzten jabeak

Datuak nola biltzen diren

Jabetzaren egiaztagirien kopia ekarrita

Bilketan erabiltzen den euskarria

Agirien fotokopia

Datuen komunikazioa

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurraldearen Aberastasunari: Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko abenduaren 21eko 12/2006 Foru Legea. Gizarte Segurantza: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Nazioarteko transmisioak

Ez da halakorik eginen

Unitate arduradunak

Toki erakundea.

Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak

Udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

X

Sinadura edo hatz-marka digitala

GIZARTE INGURUABARRAK

X

Jabetzak/ondasunak

MERKATARITZA ARLOKO DATUAK

X

Negozioko jarduerak

TRANSAKZIOAK

X

Harturiko ondasun eta zerbitzuak

LIZENTZIEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Udal lizentzien espedienteen fitxategi mistoa

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Udal lizentzien eskaera eta kontzesioari dagozkion datuak biltzeko fitxategia

Ukituak

Behar den lizentzia eskuratzeko eskatzen duten bizilagun eta herritarrak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek edo legezko ordezkariek emanda

Bilketan erabiltzen den euskarria

Bete beharreko inprimakiak

Datuen komunikazioa

Nafarroako Gobernuari; 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea

Nazioarteko transmisioak

Ez da halakorik eginen

Unitate arduradunak

Toki erakundea.

Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak

Udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

X

Sinadura edo hatz-marka digitala

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

MERKATARITZA ARLOKO DATUAK

X

Negozioko jarduerak

X

Merkataritzako lizentziak

Hirugarrena.-Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

Laugarrena.-Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Erriberrin, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0912768